miércoles, 9 de marzo de 2016

Ander Etxarri Rouco

Ikastetxearen Antolakuntza

                                        NIRE ESKOLAN BIZI IZANDAKO BIZIPENA

Hasiera batean unibertsitateko irakasleak proposaturiko ariketa nahiko arraroa iruditu zait zeri buruz lan egin behar genuela entzuterakoan.

Egia da arraro bilakatu zaidala nire gaztaroan izandako gertaera baten narrazioari buruz idaztea egin beharrekoa, baina ideia bat burura etortzerakoan, irakaslea bere narraziori hasiera eman dio. Honek birritan pentsatu gabe aurrera bota du eta bere hitz egitearekin bat, nire burmuina, txikitan bizi izandako hainbat eta hainbat gertakizunen gertakizunak gogoratzen hasi da.

Azkenean, buruari bueltak eta bueltak emanez, hainbat gertaeren inguruan pentsatuz, postazun, susto, dibertigarriak diren gertakizunak gogoratuz, adinari eta esperientziari loturiko bizi izandako narrazio egoki bat burura etorri zait zeina orain jarraian idatzi egingo dudan.

Orain dela hamar-hamaika urte atzera eginez, eskolako azken zikloan nengoen, seigarren mailan zuzenki. Banekien urte hori gaindituta, nire hurrengo hurratsa intitutora joatea izango zela postazunik handiena, baina ikasturte hasi besterik ez zen egin eta urte osoa geratzen zen oraindik nire postazunik handiena lortzeko.

Eskolako azken urtea heldu eginda, egunero bederatziak aldera eskolan sartzen ginen. Eguneko lehenengo hiru orduak klasean pasa egiten genituen irakasgai ezberdinak lantzen eta hamaiketan gure ordurik preziatuena heltzen zen, patio ordua deiturikoa.Ordu librea bukatzean klasera bueltatzen ginen lanean jarraitzeko eta ikasketa berriak barneratzeko.

Ordu bata heltzean jatordua ailegatzerakoan, ikasle ezberdinak etxera edo jantokira joaten ginen bi ordu luzez, non denbora librea eta jateko ordua izaten genuen. Momentu honetan, batzuk etxean jaten zuten, baina ni eta klaseko beste bi lagun jantokian geratzen ginenetakoan ginen. Hemen hasi zen guztia.

Eskolan hilabete luze bete zenean, jatordu ordua ailegatu zen. Ni eta nire bi lagunak beti futbolean ekiten genion jane gin aurretik, baina egun horretan, ostirala zen eta baloi gabeko eguna zen eta horrek lurrean botata egotea egin zigun, denbora galtzen.

Momentu batean, eskolako zuzendaria gugandik gertu pasa zen eta giltza mordo bat lurrera erori zitzaizkion. Hirurok elkarri begiratu genion eta ezer esan gabe giltzak hartu egin genituen.

Arratsaldea heldu zen eta klaseak bukatzean hiru lagunok klasea utzi eta parkera joan ginen futbolera jolastera. Arratsaldeko zazpiak heldu ziren eta hirurok ohartu ginen jatorduan zuzendariaren giltzak hartu genituela, eta horrek eskolara bueltatzea egin zigun. Eskola hitzita zegoen,bertan ez zegoen inor ez, baina guk eskola zabaltzea lortu egin genuen. Bakarrik geundela konturatzean aurrera egin genuen eta eskolako atea zabaldu ahal genuela ikustean edozein ate zabaltzeko gai izango ginela ohartu ginen.

 Arratsaldearen amaiera osoa eskolatik pasa genuen goitik behera usmeatzen, jantokian gora eta behera egiten, janaria jaten, ordenagailuetan jolasean, gimnasiako gauzak erabiltzen,… konturatu gabe gauza guztiak hankaz gora utzi genituen eta halako batean alarma deituriko bozina entzun genuen. Arrapaladan polizia bertan zegoela ohartu ginen eta eskolako kamek gure burua gu geu zalatu genuela kontura ginen.

Hirurok elkarri begiratu genion eta izkutatzea lortu genuen. Minutuak aurrera egin ahala ertzaintzak bere lana egiten zutela gurekin bate gin zuten eta ezer ez ezin izan genuen egin.Jarraian eskolako zuzendaria eskolara heldu zen eta berarekin aurrez aurre egin genuen. Oso lotsaturik ez genuen ezer ez esan eta gure gurasoak gure bila etorri egin ziren gertatutakoaz ohartzean. Bagenekien momento hartan eskolatik kanporatuak izateko aukera genuela.

Hurrengo astelehenean, nire gurasoak eta ni, nire lagunen gurasoekin bai nire lagunekin, zuzendariarekin bilera izan genuen. Egun horretan, eskolak ultimatum bat eman zigun eta horrelakorik berriz gertatzekotan bigarren deirik ez genuela izango eta kanporatuak izango genuela argi esan zigun.Izugarrizko bronka eta zigorra jaso nuen nire gurasoen partetik, berriz eskolan, patioak komunak garbitzen eman nituen hilabete luzez nire kideekin batera zigorra kendu egin arte.

Eskerrak eskolako azken urtea nuela bertan eta ez nuela arazo gehiagotan sartzeko aukerarik. Horregatik zuzen egon nintzen urteko azken hilabete luzeak azterketa garaia heldu egin zen arte eta irakasgai guztiak gainditu arte. Azkenean eskolako azken zikloa bukatzea lortu nuen eta horrelakorik ez errepiktzea planteatu nuen. Nire etorkizunari begiratzen nion eta institutoan behin sartuta aldatzeko ordua heldu zitzaidakla kontura nintzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario