domingo, 15 de mayo de 2016

ESKOLA BATERAKO PROPOSAMEN LABURRA, azken tximuak

Ortu ekologikoa


ortu ekologikoa.png
Ingurunea:
Hirigunean kokatuta dagoen eta berdegunerik ez dituen, hau da,  zementuzko eremuak soilik dituen, edozein ikastetxe.
Eremu berdeak egoteko beharra bermatu nahiko genuke, hauen artean balore batzuk errekuperatu eta transmititzeko beharra beharrezkoa ikusten dugu eta.
Helburuak:
  • Naturari errespetua bermatu
  • Ikuspegi Ekologista (ekologismoa) sustatu
  • Landaketa prozesua (auto gestioa, nekazaritza teknika ‘modernoak’ eta ezagutza orokorrak; biologia, natura, historia...)
  • Birziklapen kontzientzia
  • Autoestimua igo (landatutakoa jatean; etekinazko ekintza izain dela ikustean)
  • Elikadura eta bizitza orekatua eta osasuntsua.
  • Parte-hartzea eta kooperazioa (hezkuntza eragile)
  • Etxeko ortu propioa sortzeko grina
Egitura:
Guk (irakasle gisa), zuzendariari (zentroari) proiektua eskaini ondoren. Proiektuaren nondik norakoak azaldu eta ikastetxeari nola egokituko diogu adostuko dugu.
Zuzendariari behin azaldurik, ikasketa buruari pasako dio erantzukizuna handiena, honek irakaslegoari (tutore koordinatzaileari) proiektua nola errealitatera eramango den zehaztuko da. Modu honetan zentroko irakasle guztiek parte hartuko dute proiektu honetan ere.
Baliabideak:
  • Pertsonalak: Irakasleak, tutoreak, ikasleak eta nekazal adituak ’gu geu’
  • Materialak: Ortua sortzeko beharreko materiala (lur eremu bat zehaztuz edo moldatutako loreontziak) Nekazal tresna arruntak (aitzurra, palak, kuboak, arrastelua, eskularruak, haziak, artazi desberdinak, ongarri naturalak, ur mangera bat)
  • Funtzionalak: Dirua (diru-laguntzak, eskolako aurrekontuak), denbora eta formakuntza
Teknologia:
Guztiz zehaztutako prozedura bat azalduko dugu. Bertan esperientzia eta eskuratutako jakintzetan oinarritutako jarraibideak emango dira. Aldez aurretik eginda izango dugu eta urte beteko epean nahi izan ditugun emaitzak lortu ditugu. Beraz uste dugu, gure proposamen hau guztiz aplikagarria dela eta helburu lorgarriak izango dituela. Teknologia era egokian eman dadin, prozesuan zehar jarraibide hauek jarraituko dira:
  • Adostutako ortu saio hauetako bakoitzean ikasleek dauden gelara joango zaie bila, elkartu eta denok batera ortura joango gara.
  • Jarraipen behaketa materiala, materialen kontrol zerrenda bat eramateko. Apurtzen eta agortzen diren materialak berrizteko. Hau bertan jardundako saio bakoitzean egingo da.
  • Astean zehar ordu erdi eskainiko zaio jarduera hau aurrera eramateko, baina hasieran edo beharrezkoak diren uneetan denbora gehiago eskaini beharko litzaioke.
  • Egunean egin behar diren ekintzen programazioa txosten batean zehaztuta egongo da.
  • Lortutako emaitzak komentatuko ditugu hilabete amaiera bakoitzean.
Kultura:
Irakasle guztiek proiekturekin bat egin behar dute. Ekologismoari buruzko sentsibilizazioa barneratzeko ahaleginetan jardungo gara, ikasleak printzipio huetan murgilduz. Hauen artean naturarekiko zein elikadura osasuntsurako baloreak sustatuz.

Ikastetxeak eta parte hartzen duten agente guztiek jarduteko modua proiekturekin bat egin behar dute eta ortua errespetatu. Kasu honetan, beraz, kultura mota bat zabaldu nahi dugu, beti ere ikastetxearen hezkuntza proiektuan jasotzen diren baloreen eta kulturaren aurka ez dituztenak; auto-gestio ekologikoaren kultura, hain zuzen.

ANALISIAREN AUKERAKETA, azken tximuak


Ander Etxarri
Urko Fernandez
Endika Galán
Andoni Hernández
Aitor Herrán
Paul Irazabal
Helburuak
Helburuak
Helburuak
Helburuak
Helburuak
Helburuak
Baliabideak
Baliabideak
Baliabideak
Baliabideak
Baliabideak
Baliabideak
Egitura
Egitura
Egitura
Egitura
Egitura
Egitura
Teknologia
Teknologia
Teknologia
Teknologia
Teknologia
Teknologia
Kultura
Kultura
Kultura
Kultura
Kultura
Kultura
Ingurunea
Ingurunea
Ingurunea
Ingurunea
Ingurunea
Ingurunea

Helburuak
Paul Irazabal-en Nazkamodiozko bizipenaren helburuak adierazlearen analisia aukeratu dugu. Aukeraketa honen arrazoiak, eskola honetako helburu zehatz bat testuan ondo identifikatu eta adibide batekin, helburuaren zergatia, edo helburu konkretu honekin, zer lortu nahi den argi zehaztu duelako. Kasu honetan, euskal kulturan oinarritutako heziketa ematea da nahi nagusia. Euskal kulturak eta euskara berak, ikastetxean beran duen garrantzia barneratu eta bermatu egiten duelarik.

Baliabideak
Paul Irazabal-en Nazkamodiozko bizipena aukeratu dugu, elementu bakar batetik, baliabide mota guztiak agerian utzi egin dituelako, hauen arteko bereizketa eginez. Izan ere, hezkuntza ahalbidetzeko beharrezkoa den  elementu  bakoitza zein motari dagokion eta zergatia modu argi eta koherente batetan justifikatzen ditu.

Egitura
Endika Galán-en Nire bizitako esperientzia hautatu izan dugu, izan ere, eskolako egituraren ezaugarri esanguratsu gehienak bildu egin ditu. Eskolan ematen diren erlazio eta rol ezberdinak azalduz (era sakonegi batetan ez bada ere), egitura zertan datzan ulertu duenaren ebidentziak ematen ditu.

Teknologia
Andoni Hernández-en Nire bizi esperientzia-ren teknologia elementua aukeratu dugu, hontan,  ikastetxeak, bertatik at gertatzen den ekintza bat burutzerakoan, jarraibide eta protokolo batzuk erabiltzen dituztela argi geratzen bait da. Prozesu hau edozein burututa ere, emaitza berdina lortuko dituztela nabarmenduz. Testua gurera ekarri nahiean, ikasleek araudi hau ez betetzearen ondorioak agertzen dira, larritasunaren ondorioz zuzendariarekin hitz egitera bidaliz. Era laburrean, ikastetxetik kanpo egiten den jardueretan prozesu jakin batzuek gidatzen dituztela azaltzen du. Prozesu hauek etengabeko berrikuntza prozesuan egongo direla ahaztu gabe, testuan agertzen den moduan.


Kultura
Urko Fernandez-en Nire bizi esperientzia-ren kultura adierazlearen analisia aukeratu dugu. Modu argi eta sinple batetan azalduta egon, eta horrek kasuaren ulermena errazten duelako. Kasu honetan, bere eskolaren kulturari buruzko ikasturtearen amaieran gertatzen zen ekintza bat, ohitura bihurtua izan da, eta ildo horretatik tira eginez, honako hau, lan gogorra egin zutenek, sari modura bakarrik gozatu ahal izango zuten.



Ingurunea

Aitor Herrán-en Nire bizi esperientzia-ren ingurunea adierazlea aukeratu dugu. Pasartean modu sinplean eta zehatzean adierazten den bezala, inguruak ikastetxe barruan eragina izateaz gain, honek, ingurunean eragina duela argi ikusten delako. Izan ere, kontakizunaren arabera ikastetxearen kokagunea dela eta, behar zehatz batzuek dituzten haurrak etortzen ziren, hauei aurre egiteko ekintza batzuk eginez, ondoren, hemen ikasi eta barneratutako guztia eskolako hormetatik kanpo zabaltzeko.

miércoles, 11 de mayo de 2016

Egitura, Gaztaroko Bizipena



Egitura: Gaztaroko Bizipena (Ander Etxarri Rouco)

Adibidea: …halako batean alarma deituriko bozina entzun genuen. Bost minutuak pasata polizia bertan zegoela ohartu ginen eta eskolako kamerek gure burua grabatu zutela konturatu ginen.Hirurok elkarri begiratu genion eta izkutatzea lortu genuen. Minutuak aurrera egin ahala, ertzaintzak bere lana egiten zutela gurekin bate gin zuten eta ezer ez ezin izan genuen egin

Justifikazioa: Hezkuntza sisteman helburu batzuk egongo lirateke eta profesional bakoitzak hauek betetzeaz arduratu beharko litzateke. Eskolan landu egiten diren atal guztiek, elkarlotura eta helburu zehatz izango dute hezkuntza sisteman etorkizunari begira.

Pasartearekin bat egiten, eskolak hainbat profesional ezberdinetaz osatuta dago, bakoitzak bere erara lan egiten duela eta bere eginkizun eta helburu zehatzak dituela irakaslearen ikasketa prosezua aurrera atera egiteko. Kontua da, guztiok talde bat osatzen dutela eta  ikasleen beharreri begiratzen diotela. Berriz, edozein ekintza era okerrean ikusten badute, haiek izango dira erabakiak hartzen dituztenak ere talde profesionala diren moduan, edozein ikaslerentzako hezkuntza prosezua eten ez egiteko. Arazoa behin topatuta, irtenbidea bilatuko da eta  etorkizunean aurretik jaso egin diren akatsak berriz ez gertatzeko ardura izango da.

Baliabideak, Gaztaroko Bizipena





Baliabideak: Gaztaroko Bizipena (Ander Etxarri Rouco)


Adibidea: Patio ordua behin bukatuta, klasera igo ginen jatordua heldu baino lehenago emanten genuen azken klasea jasotzera.


Justifikazioa: Eskolan ematen diren baliabideak hezkuntza proiektua aurrera eramateaz arduratzen da. Eskolako baliabideak ez dira urriak, eta eskolak proposatzen dituen helburuak lortzeko baliabide egokiak daude. Kontuan hartu behar dugu, edozein klase teoriko edo praktiko aurrera ateratzeko arazorik ez ditugula izan. Baliabide pertsonalei begira, irakasleak eta ikasleak izango lirateke baliabide personal osatzen dituztenak.

Beste alde batetik baliabide materialak izango genituzke. Bertan, klasean lan egiteko erabili egiten genituen liburuak, ordenagailuak, arbel digitala,.. egongo liratezke. Aipatutako baliabide materialei erreferentzi egiten badiegu, esango dugu, eskola bere osotazunean , aurretik aipatutako baliabideen, baliabide nagusia dela, bertan heziketa prosezu guztia landu egiten den tokia delako eta bertan landu egiten direlako irakasle eta ikasleen arteko ikasketa prosezua. (feed back-a lantzeko eremua).

Eremu nagusien artean, batzarrak egiteko klaseak, klase normalak, liburutegia, ordenagailu gela, laborategia, jantoki,… espazioetan landu egingo lirateke baliabide materialen eta pertsonalen lanketa. Horretarako, ikasturtea hasi aurretik, edozein ikaslek, eskolako matrikula bete egin beharko luke, ekonomikoki ordainketa minimo batzuk egin eta klaseak emateko liburuen erosketa beharrezkoak izango lirateke. Askotan, familia behartuenak, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntza ekonomikoei heltzen diote, baina behin eskolak ikasleak onartuak izaterakoan, eskolako baliabideetaz baliatzeko aukera izango dute.

 

 

martes, 10 de mayo de 2016

Kultura, Gaztarako Bizipena




Kultura: Gaztaroko Bizipena  (Ander Etxarri Rouco)

Adibidea: Jatordua heldu zen, batzuk etxera joaten ziren bazkaria dela medio, beste batzuk berriz, eskolako jantokian jan egiten genuen. Ni eta nire lagun gertuenak, Markel eta Aitor izenekoak, jantokian geratzen ginen jatera.

Justifikazioa: eskola bakoitzak kultura ezberdinetako familiak ditu. Arraza ezberdinetaz osatutako eskolak daude, nirea hauen bitartean.  Bertan, kultura edo arraza ezberdinak daude eta bakoitzak bere pentsamendua edo jokaera ezberdinak izanda, berdintasuna hauen gainetik dago. Kultura baten edo beste baten parte izateak ez du ezer esan nahi, bakoitzak bere zereginak izango ditu, ohiturak, jateko gustuak, komunikatzeko erak,… baina azkenean guztiok helburu berdinak izaten ditugu gehinetan.

Nahiz eta bizipenean ikusi era ezberdineko familiak egon daitezkeen eta eskolatik kanpo bakoitzak bere beharretara moldatu; guztiok eskolan bat egiten dute, hezkuntza, heziketa, nahi batzuk,… lortzeko eta hoberena izango litzatekeena lortzeko helburuarekin.

Eskolan parte hartzen duten porfesional guztiak, pentsaera, jokaera, balore, jarrera,…transmititu nahi dituzte helburu zuzenekin. Ikasleak aipaturikoak ondo barneratzekotan, etorkizun eta bide zuzena jarraitzeko aukera asko izango dituzte.

Helburuak, Gaztaroko Bizipena



Helburuak: Gaztaroko Bizipena  (Ander Etxarri Rouco)

Adibidea: Orain dela hamar- hamaika urte beteko dira non Jose Etxegarai eskolan, hirugarren zikloko seigarren mailan barneratu nintzela, udako oporretatik bueltan nintzen eta azken urtea eskola amaitzeak oso motibaturik ninduen, hurrengo urteak institutoan pasatu egingo nituelako eta.

Justifikazioa: Jaio egiten garenetik edozein pertsonak jaso egiten duen hizkuntza edo hezkuntza premiazkoa bilakatzen da edozein izaki bizidunentzako, izugarrizko garrantzia du. 2-3 urte ditugun momentutik, eskolara joatea derrigortuta dugu eta 5-6 urteak beteta, 12 urtebete harte hiru ziklo ezberdinetatik pasa egiten gara. Ziklo hauek hirutan banatzen dira, lehenego eta bigarren maila lehen zikloan, hirugarren eta laugarren maila bigarren zikloan eta bostgarren eta seigarren maila hirugarren zikloan. Eskolako urte hauetan beharrezko hezkuntza formala jaso egiten dugu profesionalen eskuetatik (irakasle) direnengandik zuzenki. Eskolak erakutsi egiten dizkigu beharrezko edukiak edo premiazkoak bilakatu egingo zaizkigunak etorkizun batean.

Helburuak aipatzerakoan, haur hezkuntza eta lehen hezkuntza behin gaindituta, lehen hezkuntzako azken kurtsoa utzita zuzenki, nire kontakizunean aipatzen dudan moduan, hurrengoko pausoa institutora pasatzea izango litzateke helburu nagusia. Horrek esango luke aurretik eskatu egin zaizkigun ikasketa prosezuak gaindituta izango ditugula eta helburuak bete egin ditugula.

Eskolan barneratuta, irakasleak bere rola du, ikasleei irakastea du helburu nagusia, hauek erakusten dituzten ezagutsak barnearaztea eta bere lana ondo eginda dagoela esango da. Beste aldetik, ikasleak ezagutzak ondo barneratuta izaterakoan, aurrerapenak eta etorkizunerako prestakuntza gaindituda doazen heinean bere helburuak ere betetzen egongo dira.

Helburuak barneratzea, ahoz edo idatziz egin baieztu daiteke, baina praktikara eramatea era zuzenena izango litzateke eta ikasi egin dela baieztu egingo litzateke.

 

Ingurunea, Gaztaroko Bizipena



Ingurunea: Gaztaroko Bizipena  (Ander Etxarri Rouco)

Adibidea: Arratsalde amaiera osoa eskolatik pasa genuen goitik behera usmeatzen. Jantokian gora eta behera egiten, janaria jaten, ordenagailuetan jolasean, gimnasiako gauzak erabiltzen,…

Justifikazioa: izan daiteke gure eskola Basauri herrialdeko erdialdeko zonatik aldendua izateak,  eta horrek bertara joateko erakia hartzea izatea. Inoiz ez genuen klase orduetatik kanpo bertara bueltatzeko nahirik izan, baina zuzendariaren giltzak izateak eta eskolakotik gertu edonor arratsalde batean egoteak erabiki hura hartzera eraman gintuen. Ilundu egin zuen eta eskolako gazte gehienak parkean zeuden beti bezala arratsaldea pasa egiten. Honek, gertatutakoa ongi azalduko luke eta honen egingo lukeen mina familia askori.

Bertan hauen gurasoak egongo lirateke, gehienak maila sozioekonomiko ertaineko familiak, Basauri herrialde osoko maila berdinekoak. Bakoitza bere egoera ekonomikoei aurre egiteko baliabide batzuekin edo besteekin, baina hainbatek laguntza ekonomikoa jasoz. Ingurunea erdalduna da baina D ereduko hainbat eskola daude eta euskera bultzatzearen alde daude.

Aipagarri nagusi bezala, Jose Etxegarai ikastolak jaso egiten zituen laguntzak eta hauek eskaitzen zituenak. Eskola publikoa izanda, maila ertaineko familiak hauen semeak bertara eratea. Bestetik, eskolak laguntza ekonomikoak ere jasotzen zituen eta  ostegunetan arratsaldeetan janari bilketa librea laguntza modukoak ematen zirenak, janari beharra zuten familientzako. Maila ertaineko familiak bertan egoteak soliraritatea eskaini egiten du eta bertan zer nolako baloreak ematen eta irakasten diren ikusten da.

 

Teknologia, Gaztetako Bizipena



Teknologia: Gaztaroko Bizipena  (Ander Etxarri Rouco)


Adibidea: Etxera heltzerakoan izugarrizko bronka eta zigorra jaso nuen nire gurasoen partetik. Bi aste luze etxetik atera gabe utzi egin ninduten. Bestetik, eskolan, patio orduetan  komunak garbitzen eman nituen hilabete luzez nire kideekin batera zigorra kendu egin arte.

Justifikazioa: Kontakizunaren atal honetan ikusten da zer nolako ondorioak izan ditzake jokaera txar edo gaizki bat egiten den bakoitzean. Jokaera txarra izateak, ondorio zorrotzak izatea izango da helburu nagusia, horregatik protokoloak daude eta hauek jarrera ez zuzenetarako aplikatu egiten dira. Ondorioen artean, eskolan ultimatuna, gurasoe, zuzendari eta ikasleekiko batzarra eta jolas orduetako denbora librea zigor gogor batekin beteko litzateke. Helburu nagusia, horrelako ekintzak berriz ez errepikatzea eta edozein ekintza egin aurretik ondo pentsatu egitea egiten dena ondo edo gaizki eginda dagoen. Horregatik, zuzendaritzak aukeratu egingo luke soluzio egokiena kasu hauetarako, beti bezala horrelakorik berriz ez gertatzeko helburu izanda eta baliabide teknikok hartuz.

Ondo esan dudan bezala, teknologia kontrolarekiko tresna izango litzateke. Norbaitek zuzendua, momento konkretu baterako eta helburu zehatz batzuk betetzeko. Edonoiz gerta daiteke plan bat sortu edo birmoldatu nahi izatea, horregatik baliabide teknikoak kontuan izan behar dira.

Ander Etxarri, Gaztaroko Bizipena





GAZTAROKO BIZIPENA

 

Orain dela hamar- hamaika urte beteko dira non Jose Etxegarai eskolan, hirugarren zikloko seigarren mailan barneratu nintzela, udako oporretatik bueltan nintzen eta azken urtea eskola amaitzeak oso motibaturik ninduen, hurrengo urteak institutoan pasatu egingo nituelako eta.

Beti bezala, goiz goizetik bederatzial aldera eskolako klasean sartzen ginen, baina lehenago patioan egoten ginen ikaskideekin hitz egiten edo futbolean jokatzen, futbolzaleak ginen eta. Goizeko lehen orduak, klasean pasatzen genituen klaseko ordulariari begira, patio ordua heltzeko irrikan, futboleko baloiari ostikoz ostikoz gure ordu librea pasa egiteko. Ondo gogoratzen dut, goiz artan zer nolako partidua jolastu egin genuen, korrikan gora gorrikan behera eta golak sartuz. Patio ordua behin bukatuta, klasera igo ginen jatordua heldu baino lehenago ematen genuen azken klasea jasotzera.

Jatordua heldu zen, batzuk etxera joaten ziren bazkaria dela medio, beste batzuk berriz, eskolanko jantokian jan egiten genuen. Ni eta nire lagun gertuenak, Markel eta Aitor izenekoak, jantokian geratzen ginen jatera. Bazkaldu bezain azkar, patiora igo ginen eta baloirik ez genuenez, hirurok lurrean eserita hizketan aritu ginen, ostiral gehienetan bezala. Momentu horretan, eskolako zuzendaria gugandik gertu pasa zen eta giltza mordo bat lurrera erori zitzaizkion. Hirurok elkarri begiratu genion eta ezer esan gabe giltzak hartu egin genituen.

Arratsaldea heldu zen eta klaseak bukatzean hiru lagunok klasea utzi eta parkera joan ginen futbolera jolastera. Arratsaldeko zazpiak heldu ziren eta hirurok ohartu ginen jatorduan hartu genituen giltzetaz.  Horrek eskolara bueltatzea egin zigun. Eskola hitzita zegoen. Bertan ez zegoen inor ez, baina guk eskola zabaltzea lortu egin genuen, zuzendariaren giltzei esker. Eskolako ate printzipala zabaldu ahal genuela ikustean edozein ate zabaltzeko gai izango ginela ohartu ginen.

Arratsalde amaiera osoa eskolatik pasa genuen goitik behera usmeatzen. Jantokian gora eta behera egiten, janaria jaten, ordenagailuetan jolasean, gimnasiako gauzak erabiltzen,… konturatu gabe gauza guztiak hankaz gora utzi genituen eta halako batean alarma deituriko bozina entzun genuen. Bost minutuak pasata polizia bertan zegoela ohartu ginen eta eskolako kamerek gure burua grabatu zutela konturatu ginen. Hirurok elkarri begiratu genion eta izkutatzea lortu genuen. Minutuak aurrera egin ahala, ertzaintzak bere lana egiten zutela gurekin bate gin zuten eta ezer ez ezin izan genuen egin. Jarraian eskolako zuzendaria eskolara heldu zen eta berarekin aurrez aurre egin genuen. Oso lotsaturik, ez genuen ezer esan eta gure gurasoak gure bila etorri egin ziren gertatutakoaz ohartzean. Bagenekien momento hartan eskolatik kanporatuak izateko aukera genuela.
Hurrengo astelehenean, nire gurasoak eta ni, nire lagunen gurasoekin  batera eta nire lagunekin, zuzendariarekin bilera izan genuen. Egun horretan, eskolak ultimatun bat eman zigun eta horrelakorik berriz gertatzekotan bigarren deirik ez genuela izango eta kanporatuak izango genuela argi esan zigun.Etxera heltzerakoan izugarrizko bronka eta zigorra jaso nuen nire gurasoen partetik. Bi aste luze etxetik atera gabe utzi egin ninduten. Bestetik, eskolan, patio orduetan  komunak garbitzen eman nituen hilabete luzez nire kideekin batera zigorra kendu egin arte.
Eskerrak, eskolako azken urtea izango zela. Horregatik zuzen jokatu nuen urteko azken hilabete luzeak azterketa garaia heldu egin zen arte. Azkenean eskolako azken zikloa bukatzea lortu nuen eta horrelakorik ez errepiktzea planteatu nuen. Nire etorkizunari begiratzen nion eta institutoan behin sartuta aldatzeko ordua heldu zitzaidakla kontura nintzen.

 



jueves, 5 de mayo de 2016

Kultura- Nire bizitako esperientzia: Endika Galán García

Kultura:
Testuan: “konserjea eta guztiz, bere lanak (adibidez, patioak edota frontoiak garbitzea) egiten zituelarik, moteen izenak hormetan margozturik ikusten hasi”.
Testuan: "boom" baten antzera estanda egin zuten gure inguruko adingoen artean”.

Arazoa salatu zuena kontserjea izanik, argi geratzen da, nola konprometituak eta koordinatuak dauden haien artean, bilera edo “txismorreo” artean, gertatu dena zabalduko dute, arazoari nola heltzeko ideiarekin. Bakoitzak bere lan inguru hurbilean, kontserjea adibidez frontoiko margoketa berriak detektatzeko eginkizunarekin, beraz, frontoien garbiketan zegoen bitartean, hortaz otu eta zuzendaritzan lehenengoz berri eman zuen honela, ahalik eta lasterren partaideen identifikazioa detektatzea eta horiek zigortzea zuten helburutzat.

Graffitiak egitearen kultura, hain inguru hurbilean daukan indarrarekin erraz “kontagiatzen” da; arauak apurtzeko kulturatik eratorri egiten da, izan ere, arau horiek hobetzeko helburuak “erlajatzen” dira, hau da, arreta eta interesa pixkat jaisten da eta horrek, eragiten du emaitza hau izatea. Beraz, arte edo plastikako helburuen artean, adierazpen pertsonalak, nortasuna eta kultura aniztasunak ulertzea eta sustatzea egon beharko litzake.

Teknologia- Nire bizitako esperientzia: Endika Galán García

Teknologia:
Testuan: “zigorra graffiti horiek garbitzea agindu ziguten, hura zigorra zela jakiteak ez ninduen asko beldurtu baizik eta lotsatu; denon aurrean garbitzea… hortaz aparte, gurasoei deia (eta familiari egindako hura azaltzea) falta larria eta expediente bat zabaltzeko aukera ere bazegoen.”.

Aparatuak ez direnei egiten dio erreferentzia. Ekintza intentzio (modu justifikatu batean) batekin jarduteko moduak (metodoak eta tresnak) dira. Ekintza bat gauzatzeko (arazoari bukaera eman; “pil-pilean” egon direnak identifikatzea eta bizitakoaz hausnartzea berriro egitea ekiditzeko) teknologiaren beharra dugu. Horretarako, Zer? (arazoari bukaera eman, arduradunak aurkitzea, besteak beste) eta Zelan? (zigorra(k) esleituz) prozesua burutzeko beharrezkoa da. Hau guztia aurrera egiteko, tresnak behar ditugu, hau da, erabiliko dena, eta irakasle batek (tutorea) beste bati (espezifiko bati) eta beste bati (ikasketa-buruari) edota edozeini egin behar duenaren zehaztutakoa egiterakoan emaitza berbera lortzea da. Adibidez; esleitutako zigorra izango litzake; berdin duk nork aplikatuko duen, bai ala bai, zigorra irauntzen duten egunak amaitu ostean, denoi kendu baitzaizkigu eskola barruan graffitiak egiteko gogoak. Beraz, zuzendaritzak eta irakasleen artean erabaki eta aplikatuko da, beraiek baitdira arazoan esku-hartze handiagoa dutenak, eta behaketa (kontrola) eraman dutenak.

Nahiz eta ez bizipenean ez aipatu beste teknologia modu bat gogoratzen dut; graffitiak garbitzerako egunetan zehar, behar genitugun orduak garbiketan ematearen kontrol zerrenda izango litzake, honela, ez legoke akatsik; nork egon den garbiketan eta nork ez jakiteko. Modu honen bidez, ere, beste datu garrantzitsu bat eskura izango genuke, “errudunen” taldetik nork eta noiz edo zein unetan klasean egon den jakitea, klasean egon ez dela ikusterakoan, jakingo genuke momentu jakin hura garbiketa laguntzan aritu zela.

Baliabideak- Nire bizitako esperientzia: Endika Galán García

Baliabideak :
a.Giza Baliabideak:
Testuan: “Pare bat aste ia roiloarekin generaman, inork ez zekien ezer, beraz, momentuz ez geneuzkagun inolako mugarik... irakasleek zein zuzendaritzak edo jantokiko langileak susmoa izan arte”.
Testuan: “gure izenak entzun eta beste gelako batzuetako dozena bati gehitu ginen... zuzendaria, konserjea eta ikasketa burua zuzendaritzara geramatzaten”.

Eskola-komunitate osoa hartzen du parte baliabideen talde honetan, hau da, prozesuan gizakiak edo direnei deritzo. Kasuan, irakaslegoa, ikaslegoa, gurasoak, administrazio eta zerbitzu pertsonala (ikasketa-burua, adibidez), zuzendaritza pertsonala (zuzendaria, adibidez) eragileak dira. Hauek jardun egingo dute helburuen lorpenerako, ahalik eta modu konprometituagoan eta koordinatuagoan, ados jartzeko hainbat pertsona batzen dituelako baliabide mota hau, antolatzeko eta egoki jardutekoak bilera eta denon inplikazioarekin aurre egitea lor daiteke.  

b.Baliabide Materialak:
Testuan:zigorra graffiti horiek garbitzea agindu ziguten,”.
Testuan: “norberak errotulki permanenteekin...zenbat eta handiago, lodiago eta hura ezabatzeko zaila izan, orduan eta harroago sentitzen ginen (hasieran, Edding 3000 errotulkiekin konformatzen ginen, ondoren, zaletasunak mundu hura zabaldu gintuen eta materialak garestiagoak eta hobeagoak izanez jarraitu zuten).”.

Bertan, prozesu osoa errealitatera eramateko orduan, behar adin gauza material guztiei deritzo. Idatzitako edo zehaztutakoa (helburuak, jarduderak, ebaluazioak, bilerak, ikas-materialak, zigorrak etab.) hartzen du bere baitan. Are zehatzago izanik, zehaztutako helburuak lortzeko tresna gisa erabiltzeko eta funtzionatzeko, hainbat baliabide existitzen dira, hala nola, imprimagailua eta funtzionarazteko tinta, ordenagailuak, wifi sarea, graffitie garbiketarako materialak. Eusko Jaurlaritzak edo Hezkuntza Sailak ematen zitun erraztasunak, izaera ekonomikoan (aurre kontuak) arazoa solbatu arte beharrezkoak diren guztiak lortzeko. Bestetik, ikasleen aldetik, graffitien praktikak aurrera egiteko, errotulki desberdinak erabili genitugun.

c.Baliabide Funtzionalak:
Testuan: “Gure etsipena eta lerderia ikusiarazteko eta honetaz ikasteko, morala eta etikotasunarekiko elkarrizketa bat mantendu ondoren”.
Testuan: “Zenbat eta estuago genbilen, begiradak txarrak izaten hasi ziren eta profesional askoren aurpegiek gurenganako zalantzak nabaritzen zitzaien”.

Denbora, hau bada, beti falta den baliabide, edo gehiegizko kantitatean soberan ez dagoena, izan ere, egoeraren barruko edozein gauza tratatzeko honen beharra dugu, gainera, kontuan hartu behar dira, hainbat eragileek  prozesu honetan ordutegi finko bat dutela, eta eskolaz kanpoko eginkizunak ere egon daitezkeela (zuzendariak dituzten jardunaldiak, adibidez). Era koordinatu batean eraman behar dira hainbat kontu (bilerak aparte) efizientzia ahalik eta handiena izan dadin. Bestetik ere, konpromezua eta inplikazioa erakusteko, egoerari denbora gehiago eskaintzea, modu bat izan daiteke.


Graffitiak garbitzen, Zuzendaritzakoen eta irakaslearen elkarrizketak entzuten igarotako denbora, baliabidea ere izango litzake. Formakuntzari dagokionez, zigorra ondo nola bideratu bai jakin zutela, bertan, irakaslego bakoitzak izandako esperientziak ematen dien formakuntzari esker, errotik arazoa suntsitu eta kontzientiatu nahi izan zen. Horrenbestez, zigortuak egondako denbora tartean (lehen errietatik, graffitien garbiketa amaitu arte) beste baliabide funtzional bat da.

Egitura- Nire bizitako esperientzia: Endika Galán García

Egitura. (Ingurua eta helburuen arteko zubia)
Testuan: “ezkutaketetan egun batzuk ibili ostean, bai irakasleekin bai eta jantokiko zaintzaileekin... kontu handiz ez konturatzeko”.
Testuan: “Pixkanaka, gauzak zailtzen eta ikasleengan zabaltzen joan zen, gainera, jadanik konserjea eta guztiz, bere lanak (adibidez, patioak edota frontoiak garbitzea) egiten zituelarik, moteen izenak hormetan margozturik ikusten hasi zen,... begiradak txarrak izaten hasi ziren eta profesional askoren aurpegiek gurenganako zalantzak nabaritzen zitzaien”.
Testuan: “Zuzendariak bat-batean klasean sartu egin zen,... beldurturik, gure izenak entzun eta... zuzendaria, konserjea eta ikasketa burua zuzendaritzara geramatzaten,... gehiena zekiten, bazirudien haien buruetan gertatutakoarekin puzzle bat osatu izana.”.

Erlazio sozialen sistema bat osatuz (Zuzendaritzak-irakasle edo ez irakasleak diren profesionalekin) eskolarekin kontaktuan jartzen diren elementuen artean aurre egingo zaio arazoari edo egoerari; Zuzendaria, ikasketa burua, Irakasleak, bestelako ez-irakasleria, ikasleak eta gurasoak arte kontuan hartzen ditu. Inplikatu guzti hauek batzen dituzten arrazoiak; eskolaren funtzionamendua eta antolakuntzaren kudeaketa; koordinatua, eragingarria eta ez-irreala izatea da. Elkarbizitza, aniztasuna, balore etiko-moralak edota garapen integrala gertatu dadin, profesionalaren arabera, ardura eta zereginak desberdinak izango dira.

Irakasleriak, errealitatera prozesu horretan jardutearen garrantziaz aparte, eskolako langileria ez-irakaslegoarekin bezalako papera jorratzen dute; umeak hezitzea, horrela horien garapena ahal neurrian bideratuz; sor ditzazketen arazoei ahalik eta hoberen heltzeko, zeharkako moduan adibidez, helburuak beste ikuspuntu batetik lantzea, hala nola, musikan, klase guztiaren artean, nahiz taldeka, txirula, perkuzio, ahots kantuak edo dantzak sortzen, kultura eta aniztasun (beste herrialdeko kulturak hurbildu) kutsua lantzeko aukera izaten. Hau ere, tutorearekin koordinatzea beharrezkoa da, honela irakaslego guztiak ikasleen garapenaren berri adibidez izateko.

Honek, aginte sistema bat egotea eskatzen du, arauak eta jarraibideak nortzuk hartu, erabaki eta jasoko dituztela zehazten duena, hau da, komunikazioaren bidez (adibidez, bilerak eta batzuen eta besteen behaketak eta horien elkartrukaketak erraztuz) eta bata bestearekin koordinatuz lortu behar dena, prozesuaren funtzionamendua aurrera egitea ziurtatzen duen puntu garrantzitsua da, egitekoak koherentzia eta kohesioa emanez. Elkarrekin jokatze honetan, egoeraren ikuspegi konplexu bat zabaltzen da, non hainbat elementuk eta haien arteko erlazioek, izaki autonomo batzuen eskuetan “jauzi” da (eskolako profesionalak, adibidez, irakasleak, jantokiko hezitazileak, atezaina...), kontua da, bateraketa edo elkartze bat osatu dute, bata bestearen beharra baitute, horrenbestez, osotasunez erantzutea lortu da.