Ingurunea
Eskolatik aparte, bertan eragina dutena eta
eskolak aldatu ezin dituen eragile (kokapen geografiko, egoera
sozio-ekonomiko-kulturala,...) guztien
arteko hartu eman ezberdinek sortzen
duten kanpo egitura da, aipatutako beste bost elementuen arteko harremanen
testuingurua garatzen duena. Ingurugiro honetan, eragin ezberdinak sor
daitezke, toki batetan baliagarri eta onargarria den ekintza zein jarrera
ezberdinek, beste batean zalantzagarria eta gaizki ikusia egonik, kontestutik
at bait dagoelako.
Adibidea: “Una vez entrado a la biblioteca, una luz vino
a mí, (seguramente serían los radiantes rayos del sol que traspasaban el enorme
ventanal que recogían casualmente, el lado que pegaba hacia la bahía de
Donostia”
Justifikazioa:
Eskolaren kokapen estrategikoari eutsi
nahirik, eta ni, eskola elementutzat harturik (ikasle moduan), alde batetik
bere ikuspegi panoramikoak uda goiztiarraren goizeko eguzki izpiek zuzenean
bertan jotzea errazten zuten eta bestetik, Donostiako hondartzaren
gertutasunak, nigan eragin zuzena izan zuen. Izan ere, eskola beste toki
batetan egongo bazen (garraiobideen urruntasuna, hauen komunikazio txarra,
eskola mendiguneetan kokatuta egotea...) , nire ihes egiteko aukerak ez
litzateke hainbestekoak izango edo ez nituzke ikusiko, ez behintzat ihes
egiteko aina.
No hay comentarios:
Publicar un comentario