jueves, 5 de mayo de 2016

Egitura - Nire bizi esperientzia: Aitor Herrán Arribas



Egitura:
Egitura, ikastetxea osatzen duten organoen arteko erlazioetan oinarritzen da. Bertatik, ikastetxearen jerarkia ateratzen da, eta ekintza instituzionala bideratzen da, hau da, nork egiten duen ikastetxean egin behar diren ekintzak. 

Bizipenarekin erlazionatuz, ez dut ikastetxearen egitura osatzen dituzten agenteei aipamen zuzena egiten, baina ikastetxearen egitura osatzen duten agenteetako batzuk pasarte batean aipatzen ditut: “Gainera, ikasleak, alde batetik apuntatzen ginen txapelketara, izan ere, beste aldetik ikastetxeko lankideak apuntzatzen ziren, hala nola, irakasleetako asko, zuzendaritza taldekoak, gurasoetako batzuk, idazkaritzan egoten diren langileak, kirol saileko entrenatzaileak...”.
 
Aipagarria da ikastetxeko jaietan egiten duten lana, izan ere, aipatutako agente hauek elkartasunean egiten duten lan, irakasleek ekintzak prestatzen eta behar dena egiten, zuzendaritza taldeak, instituzioei baimenak eskatu etaerlijioarekin zerikusia dituzten ekintzak aurreikusi eta kontaktuak mugitu, guraso taldea edo AMPA, irakasleei ekintzak prestatzen lagundu… hau da, talde guzti hauek, elkartasunean lan egiten dute jai polit batzuk prestatzeko helburuarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario