Kultura: Gaztaroko
Bizipena (Ander Etxarri Rouco)
Adibidea: Jatordua heldu zen, batzuk etxera joaten
ziren bazkaria dela medio, beste batzuk berriz, eskolako jantokian jan egiten
genuen. Ni eta nire lagun gertuenak, Markel eta Aitor izenekoak, jantokian
geratzen ginen jatera.
Justifikazioa: eskola bakoitzak kultura ezberdinetako
familiak ditu. Arraza ezberdinetaz osatutako eskolak daude, nirea hauen
bitartean. Bertan, kultura edo arraza
ezberdinak daude eta bakoitzak bere pentsamendua edo jokaera ezberdinak izanda,
berdintasuna hauen gainetik dago. Kultura baten edo beste baten parte izateak
ez du ezer esan nahi, bakoitzak bere zereginak izango ditu, ohiturak, jateko
gustuak, komunikatzeko erak,… baina azkenean guztiok helburu berdinak izaten
ditugu gehinetan.
Nahiz eta bizipenean ikusi era ezberdineko familiak egon
daitezkeen eta eskolatik kanpo bakoitzak bere beharretara moldatu; guztiok eskolan
bat egiten dute, hezkuntza, heziketa, nahi batzuk,… lortzeko eta hoberena
izango litzatekeena lortzeko helburuarekin.
Eskolan parte hartzen duten porfesional guztiak, pentsaera,
jokaera, balore, jarrera,…transmititu nahi dituzte helburu zuzenekin. Ikasleak
aipaturikoak ondo barneratzekotan, etorkizun eta bide zuzena jarraitzeko aukera
asko izango dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario