jueves, 5 de mayo de 2016

Helburuak: Nire bizi esperientzia: Andoni Hernández Sánchez

Helburuak:

Kontuan izan behar da ikastetxe honen xede nagusia ikaslearen hezkuntzan oinarritzen
dela, hain zuzen ere ikaskuntza esanguratsuan. Hau da, ikasle bakoitzari egokitutakoa,
haien interesetan oinarritutakoa, ikaskuntzaren bitartez eta lan eraginkor, autonomo eta
sortzaile baten bitartez ikasle kritikoak, elkarbizitzen dakitenak eta bizitzarako
konpetenteak hezitzea duela helburu.


Aipatutako ezaugarri hauek nire pasartean bereiztu daitezke zuzendaria guri
zigortzerako orduan hartutako erabakietan adibidez. Portaera txarrari erantzuna ahalik
eta eragingarria izateko, guri, ekintza burututako ikasleei, erantzuna aukeratzeko aukera
eman zigunean. Modu honetan gure autonomia, auto-kontzeptua, kritikotasuna eta
beste hainbat alderdi landu genituen


Testuan: …Oraingo honetan gure ekintzari zigor bat bilatzeko eskatu zigun,…
ikasgela batean gure kabuz lan egitea utzi ziguten… …ikastetxean zehar itsasteko
baimena emanez
… …bizitzan bezala guk geu gure jarreraren erantzuleak garela
erakutsi zigun


Hainbat eduki lantzeko ekintza bereziak antolatzen ziren, hauek urteko programan
zehaztuta zeuden. Ekintzen artean aurkitu dezakegu Amaia zinema aretoan ikusten
genituen pelikulak. Batzuetan ikusten genituen pelikulak irakasgai batekin edo gai zuzen
bati erreferentziak egiteko erabiltzen ziren. Beste batzuetan, “kulturilla general” delakoa
edo gaurkotasun gai bat jorratzeko, ikaslearen hausnarketa bultzatuz.


Kasu honetan ikusitako pelikula, aniztasunaren aurrean bakoitzak dituen beharrak
identifikatzeko eta ideologia desberdinen artean skinhead korrontea ulertarazteko
baliagarria izan zen. Pelikula honen bitartez eta ondoren landutako galdera sortak
ikasleen hausnarketa, iritzia, pentsamendu kritikoa jorratzen dela ikusi dut.


Testuan: …”This is England” pelikula ikusi genuen, asko gustatu zitzaidala gogoratzen
dut
… …grafaikoa eta gogorra… …agertzen ziren eszenak eta hainbat irudiek, hunkitu
egin nindutela

No hay comentarios:

Publicar un comentario