Kultura:
Elementu
honen barruan, erakundearen printzipio, ideia, esanahiak eta baloreak sartzen
dira, eta hauek aldi berean, erakundeaen identitatea osatzen dute, hau da, ikastetxearen
ideologia zehazten dute.
Bizipenean,
adibide argi bat ikusten da: “Haurtxoak
ginenean, gehiago gozatzen genituen, eta erlijioarekin zerikusia dituzten
ekintzak eta jarduerak, gogo handiz egiten genituen, baina -eta egia da-, DBH-n
sartzean, ikastetxeko jaiak haurtxoentzat zirela esaten eta pentsatzen genuen,
eta erlijioarekiko jarrera okertzen joan zen”.
Bertan, adierazten da
ikastetxearen oinarri ideologiko kristaua, ikstetxearen kulturaren alderdi
garrantzitsu bat, izan ere, txikitatik ikasten da martzelino champagnat
anaiaren (maristen sortzailea) bizitza eta berak egindako ekintzak.
Bizipenean
adierazten den ikastetxea (El Salvador Maristas), kristau ikastetxea da. Anai
maristek sortu zuten Bilbon ikastetxe hau. Ikastetxe guztia dago ideologia honen
menpe, baina ere, nabaria da lehen eta oraingo ideologiaren interpretazioa.
Txikia nintzenean, oraindik errespetu handia zegoen erlijioari eta ideia hauen
transmisioari buruz, baina gaur egun, hau ez da hain nabaria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario