Ikastetxearen
antolakuntza. Ikaslea: Aitor Herrán Arribas.
Nire bizi esperientzia:
Aitor Herrán Arribas
Nire ikastetxe urte guztietatik, gauza bikainak eraman
ditut, eta beste batzuk, ez hain onak, ikasle guztiek bezala. Baina, urte guzti
hauetatik, gauza bikain bat hartu behar banu, ikastetxeko jaiak izango
litzateke.
Nire ikastetxeko jaiak, urte guztietako maiatzeko azken
eta ekaineko lehen egunetan ospatzen dira, batez ere, ekain partean. Betidanik
izan ditut gustoko, izan ere, bertan klaseko lagun guztiak eta nik, egun
bikainak izaten genituen, eskolara joan eta aste luze batean liburu bat
ere ez ikustean eta azterketarik ere ez egitean. Bertan, haur eta lehen
hezkuntzako ikaslea nintzenean, irakasleek eta batxillergoko lehenengo mailako
ikasleek prestatutako joku, aktibitate, eta partiduetan parte hartzen genuen,
eta bertan ematen genuen jaietako egunak. Gainera, ikastetxeko zuzendaritzak,
betidanik haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat, 10 puzgarri inguru alokatu
eta goiko patioan jartzen zituzten (tirolinak, zirristak, futbolinak...) eta
bertan, ordu asko eta asko eman ditugu, ikastetxeko ateak irekitzetik, goizeko
bederatzietan, arratsaldeko zazpiak ingurura arte.
Nire ikastetxeko jaiak, oso ospe handia zuten ikastetxeko
bai ikasle guztien baita familien artean, izan ere, familientzako aktibitateak
ere proposatzen ziren eta horrela, ikasleak beren familiekin harremanetan
jartzeko aukera ematen zen. Gainera, Santutxun, ikastetxe ondoan dagoen bi kale
batzuetan, ijito eta beste arraza batzuetako jende asko bizi da, eta
ikastetxeak, jaietan beraientzako ekintzak ere prestatzen zituen, pastoral eta
elkarbizitza batzordeek sortutakoak.
Momentu onez beterik, gogoratzen ditut “Maristas
Eurovision” txapelketak, non LH-ko ia ia klase guztiek, abesti bat aukeratu,
eta ikasleek prestatutako mozorroak eginez eta koreografia “xume” batekin,
playback bat egin eta ikastetxe guztiak ikusten gindutenean. Adrenalina
eta bikain egiteko gogoak sumatzen ziren txapelketa horietan, izan ere, kurtso
bakoitzeko, trofeo bat ematen zen, eta txalo gehienak eskuratzen zituen klaseak
eramaten zuen bere gelara hurrengo urte osorako. Hau guztia, kurtso bakoitzeko
klaseen arteko lehia gogorra gehitzen badiogu, esan ahal dut, hil edo biziko
txapelketa zela ea zer klase zen klaserik onena.
Lehen hezkuntza eta DBH hastean, niretzat pertsonalki,
jaiak pixkat behera joan ziren. Haurtxoak ginenean, gehiago gozatzen genituen,
eta erlijioarekin zerikusia dituzten ekintzak eta jarduerak, gogo handiz egiten
genituen, baina eta egia da, DBH-n sartzean, ikastetxeko jaiak hartxoentzat
zirela esaten eta pentsatzen genuen, eta erlijioarekiko postura okertzen joan
zen. Horrela gauzak, HH/LH eta DBH-ko jaien artean, desberdintasun oso
oso handiak zeuden.
Lehendabizi, ez zeuden irakasleek prestatutako joku eta
aktibitate entretenigarri eta biziak, batxillergoko 1 mailakoek prestatutakoak
baizik. Hau, duela urte batzuk erabaki zen, izan ere, maila horretako ikasleak,
oso garaiz amaitzen dituzte klaseak, eta horrela, talde lanean eta
kolaborazioan aritzeko aukera pareganea sortu zuten. Beraz, gazteentzako zeuden
aktibitateak, oinarri oinarrian, kirolez betetako jokuak eta partiduak ziren.
DBH-ko 1 mailan geundenean, ez genituen asko disfrutatu, baina handiagoak
egiten ari ginen, eta beste gustu batzuk hartzen joan ginen, eta azkenik, jai
“berri” hauek gozatzen (eta asko) jakin genuen.
Baina, niretzat, nire ikastetxeko jaietatik dudan
oroitzapen onena, dudarik gabe, batxillergoko 1 mailako futbol txapelketa izan
zen.
Bertan, batxillergoko 1-2 kurtsoetako klaseak apuntzatzen
ziren, eta neska eta mutilen txapelketak bananduta egiten ziren. Gainera, ikasleak,
alde batetik apuntatzen ginen txapelketara, izan ere, beste aldetik ikastetxeko
lankideak apuntzatzen ziren, hala nola, irakasleetako asko, zuzendaritza
taldekoak, gurasoetako batzuk, idazkaritzan egoten diren langileak, kirol
saileko entrenatzaileak... Urte horretan, batxillergoko klase bakoitzetik,
mutil talde bat atera zen, eta guztira, 10 talde atera ziren. Haietako 6,
2 mailakoak ziren, eta beraz, mutil handiagoak eta fisikoki garatuagoak ziren.
Gurutze guztietan batetan izan ezik, bigarren mailako taldeekin gurutzatu
gintuzten... hau zorte txarra!!!
Egia da, talde bikaina genuela, baina ez genuen inolaz
ere uste, hain gauza ikaragarria egingo genuela.
Kanporaketak, aste bakoitzeko asteazkenetako
jolastorduetan jokatzen ziren, bai neska eta mutilenak eta apirilean hasi, eta
finala jaietako egun batean jokatzen zen, arratsaldean. Inork ez zuen apostu
zentimo bat ere ez gure alde, baina pixkanaka pixkanaka, kanporaketak pasatu
(estualdi askorekin) eta finalera iritsi ginen. Heroiak moduan ratatzen
gintuzten klaseko eta gure kurtsoko neska-mutilek!
Azkenik, finalaren eguna iritsi zen. Nerbioz eta
adrenalinaz nahastutako “coctail” moduko bat bezala geunden denok. 2-D koen
kontra jokatuko genuen finala. Talde horretako 3-k, euskal ligan jokatzen zuten
denboraldi hartan, haietako bi Athletiken, eta bestea Santutxun. Gure aldetik,
ez genuen maila horretara jokatzen zuen inor, baina hauek menderatzeko gogo
izugarriak genituen.
Finala hasteko 30 minutu falta zirela, jende asko eta
asko joan zen hurbiltzen ikastetxeko futbol zelaira, ZELAKO JENDETZA HORI!
Horrek, are baino urduriago jarri gintuen, guztiok nahi genuen salia irabazi
eta txapeldunak izan.
Partidua berdinketan amaitu zen, baina gure taldeko bi
aurrelarik, partidua utzi behar izan zuten, izan ere, beste taldekoek oso modu
bortitzean jokatu zuten, indar askorekin. Penaltiak zetozen...
Penalti zerrenda oso berdindua egon zen... guk gola
sartu.., haiek ere bai, eta horrela ere ez sartzean... azkenik, azken penaltian
huts egin zuten eta finala irabazi genuen. Zelako festa bertan antolatu zena
segundo baten!
Momenturik hunkigarriena, trofeoa altxatzean iritsi
zen... zelako momentua! Jendetza horren aurrean irabazle izatea eta handienen
aurka!!!!
Seguraski, hauxe
izan zen nira ikastola osoko momenturik berezienetarikoa, beti buruan eukiko
dudana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario