jueves, 5 de mayo de 2016

Ingurunea - Nire bizi esperientzia: Aitor Herrán Arribas



Ingurunea:
Elementu hau, erakundetik at dauden agente ezberdinek osatzen dute. Hauen artean, inguruaren egoera sozioekonomikoa, kulturala… dira. Ikastetxea dagoen ingurua, berez inguru erdalduna da, eta pixkanaka, iturribide kalean bereziki, beste etnia batzuetako pertsonak ezartzen ari dira (ijitoak, musulmanak…). Bestetik, Santutxu auzoa betidanik langile auzoa izan da, maila ekonomiko ertaineko auzoa. 

Bizipenean, ingurunearen adibide hau nabarmentzen dut: “Gainera, Santutxun, ikastetxe ondoan dagoen bi kale batzuetan, ijito eta beste arraza batzuetako jende asko bizi da, eta ikastetxeak, jaietan beraientzako ekintzak ere prestatzen zituen, pastoral eta elkarbizitza batzordeek sortutakoak.” Hemen aipatzen diren agenteak, inguruneko agenteak dira, eta auzoaren eta ikastetxearen ideietan eta ideologian eragina izaten dute. Hauek, ikastetxeak kontutan izaten ditu, izan ere, pixkanaka beste etnia batzuetako (musulmanak, sudamerikarrak) matrikulatzen ari dira ikastetxean, eta horregatik, hauen kultura hartu behar da kontutan, persona hauek isolaturik ez geratzeko helburuarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario