jueves, 5 de mayo de 2016

Teknologia - Nire bizi esperientzia: Urko Fernandez Zuloaga



 Teknologia

Ekintzaren jatorriaren zergatia zein den badakigularik, analisi bat egiteko intentzioarekin erabilitako prozesu zehatz antolatu eta kontrolatu ezberdinak dira. Gure kasuan, hezkuntza prozesua erregulatzeko  baliagarriak direnak eta ez dutenak zertan zentro guztian presentzia izan beharrik, gerora, hausnarketaren bitartez, aldaketak eta hobekuntzak proposatzeko aukera ematen dutenak.

Adibidea: “La cosa era que yo no había estudiado para la recuperación de lengua y dado que el examen…”

Justifikazioa (Azterketa): Ikasleak kontzeptu edo eta oinarri batzuek bereganatu dituen jakiteko balio duen tresna da.  Ekintza hori ikasleak burutzearen bitartez, irakasleak jakintza edo eta konpetentzia batzuek benetan bereganatu dituen edo ez jakingo du. Bestalde, irakaslearen irakasteko gaitasuna edo haren irisgarritasuna zenbatekoa izan den ikusteko balio dezakeen tresna baten moduan har dezakegu baita ere,  eraginkorregia eta/edo zuzenena ez baldin bada ere.

Baliabide materiala eta funtzionala: Eskolaren  material fisiko eta tangiblea (ikusi eta ukitu daitekeena) bat delako, ikasleak ebaluatzeko balio izango duena eta hezkuntza helburua bermatzeko guztiz funtsezkoa. Funtzionala: Irakasleek hau osatzeko formazioa guztiz beharrezkoa izango du, Curriculuma erabiltzen jakitea beharrezkoa izango dutelako azterketan, ikasleentzako ikusezinak diren helburu eta konpetentzia ezberdinetara bideratutako jarduerak eskatu beharko dituztelako (azterketa egiteko benetako arrazoi direnak) ondoren, zuzentzeko garaian ere, ebaluazio irizpide batzuek ere benetan barneratuta beharko dituztelarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario