martes, 10 de mayo de 2016

Teknologia, Gaztetako Bizipena



Teknologia: Gaztaroko Bizipena  (Ander Etxarri Rouco)


Adibidea: Etxera heltzerakoan izugarrizko bronka eta zigorra jaso nuen nire gurasoen partetik. Bi aste luze etxetik atera gabe utzi egin ninduten. Bestetik, eskolan, patio orduetan  komunak garbitzen eman nituen hilabete luzez nire kideekin batera zigorra kendu egin arte.

Justifikazioa: Kontakizunaren atal honetan ikusten da zer nolako ondorioak izan ditzake jokaera txar edo gaizki bat egiten den bakoitzean. Jokaera txarra izateak, ondorio zorrotzak izatea izango da helburu nagusia, horregatik protokoloak daude eta hauek jarrera ez zuzenetarako aplikatu egiten dira. Ondorioen artean, eskolan ultimatuna, gurasoe, zuzendari eta ikasleekiko batzarra eta jolas orduetako denbora librea zigor gogor batekin beteko litzateke. Helburu nagusia, horrelako ekintzak berriz ez errepikatzea eta edozein ekintza egin aurretik ondo pentsatu egitea egiten dena ondo edo gaizki eginda dagoen. Horregatik, zuzendaritzak aukeratu egingo luke soluzio egokiena kasu hauetarako, beti bezala horrelakorik berriz ez gertatzeko helburu izanda eta baliabide teknikok hartuz.

Ondo esan dudan bezala, teknologia kontrolarekiko tresna izango litzateke. Norbaitek zuzendua, momento konkretu baterako eta helburu zehatz batzuk betetzeko. Edonoiz gerta daiteke plan bat sortu edo birmoldatu nahi izatea, horregatik baliabide teknikoak kontuan izan behar dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario