GAZTAROKO BIZIPENA
Orain dela hamar- hamaika urte beteko dira non Jose Etxegarai
eskolan, hirugarren zikloko seigarren mailan barneratu nintzela, udako
oporretatik bueltan nintzen eta azken urtea eskola amaitzeak oso motibaturik
ninduen, hurrengo urteak institutoan pasatu egingo nituelako eta.
Beti bezala, goiz goizetik bederatzial aldera eskolako
klasean sartzen ginen, baina lehenago patioan egoten ginen ikaskideekin hitz
egiten edo futbolean jokatzen, futbolzaleak ginen eta. Goizeko lehen orduak,
klasean pasatzen genituen klaseko ordulariari begira, patio ordua heltzeko
irrikan, futboleko baloiari ostikoz ostikoz gure ordu librea pasa egiteko. Ondo
gogoratzen dut, goiz artan zer nolako partidua jolastu egin genuen, korrikan
gora gorrikan behera eta golak sartuz. Patio ordua behin bukatuta, klasera igo
ginen jatordua heldu baino lehenago ematen genuen azken klasea jasotzera.
Jatordua heldu zen, batzuk etxera joaten ziren bazkaria dela
medio, beste batzuk berriz, eskolanko jantokian jan egiten genuen. Ni eta nire
lagun gertuenak, Markel eta Aitor izenekoak, jantokian geratzen ginen jatera. Bazkaldu bezain azkar, patiora igo ginen eta baloirik ez
genuenez, hirurok lurrean eserita hizketan aritu ginen, ostiral gehienetan
bezala. Momentu horretan, eskolako zuzendaria gugandik gertu pasa zen eta
giltza mordo bat lurrera erori zitzaizkion. Hirurok elkarri begiratu genion eta
ezer esan gabe giltzak hartu egin genituen.
Arratsaldea heldu zen eta klaseak bukatzean hiru lagunok
klasea utzi eta parkera joan ginen futbolera jolastera. Arratsaldeko zazpiak
heldu ziren eta hirurok ohartu ginen jatorduan hartu genituen giltzetaz. Horrek eskolara bueltatzea egin zigun. Eskola hitzita zegoen. Bertan ez zegoen inor ez, baina guk
eskola zabaltzea lortu egin genuen, zuzendariaren giltzei esker. Eskolako ate
printzipala zabaldu ahal genuela ikustean edozein ate zabaltzeko gai izango
ginela ohartu ginen.
Arratsalde amaiera osoa eskolatik pasa genuen goitik behera
usmeatzen. Jantokian gora eta behera egiten, janaria jaten, ordenagailuetan
jolasean, gimnasiako gauzak erabiltzen,… konturatu gabe gauza guztiak hankaz
gora utzi genituen eta halako batean alarma deituriko bozina entzun genuen.
Bost minutuak pasata polizia bertan zegoela ohartu ginen eta eskolako kamerek
gure burua grabatu zutela konturatu ginen. Hirurok elkarri begiratu genion eta izkutatzea lortu genuen.
Minutuak aurrera egin ahala, ertzaintzak bere lana egiten zutela gurekin bate
gin zuten eta ezer ez ezin izan genuen egin. Jarraian eskolako zuzendaria
eskolara heldu zen eta berarekin aurrez aurre egin genuen. Oso lotsaturik, ez genuen
ezer esan eta gure gurasoak gure bila etorri egin ziren gertatutakoaz
ohartzean. Bagenekien momento hartan eskolatik kanporatuak izateko aukera
genuela.
Hurrengo astelehenean, nire gurasoak eta ni, nire lagunen
gurasoekin batera eta nire lagunekin,
zuzendariarekin bilera izan genuen. Egun horretan, eskolak ultimatun bat eman
zigun eta horrelakorik berriz gertatzekotan bigarren deirik ez genuela izango
eta kanporatuak izango genuela argi esan zigun.Etxera heltzerakoan izugarrizko
bronka eta zigorra jaso nuen nire gurasoen partetik. Bi aste luze etxetik atera
gabe utzi egin ninduten. Bestetik, eskolan, patio orduetan komunak garbitzen eman nituen hilabete luzez
nire kideekin batera zigorra kendu egin arte.
Eskerrak, eskolako azken urtea izango zela. Horregatik zuzen jokatu
nuen urteko azken hilabete luzeak azterketa garaia heldu egin zen arte. Azkenean
eskolako azken zikloa bukatzea lortu nuen eta horrelakorik ez errepiktzea
planteatu nuen. Nire etorkizunari begiratzen nion eta institutoan behin sartuta
aldatzeko ordua heldu zitzaidakla kontura nintzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario