jueves, 5 de mayo de 2016

Baliabideak: Nire bizi esperientzia: Andoni Hernández Sánchez

Baliabideak:

Eskola honek momentuan zituen baliabideak ez ziren urriak, ikastetxeko helburuak
aurrera ateratzeko eta hezkuntza ekintza modu egokian garatzeko nahikoak ziren eta
ondo antolatuak zeuden. Ondoren ikusiko dugu ekintza honen garapenerako
ezinbestekoak izan diren baliabideak.

Baliabide materialei dagokienez, ikastetxe handia izan arren, pelikulak ikusteko areto
nagusiak klase arrunt baten neurriak zituen. Horregatik, mota honetako ekintza bereziak
garatzerako orduan Irun hirigunean kokatutako Amaia zinema-aretora joaten ginen.

Testuan: …irteera ohietako batera joan ginen. Irun hiriko Amaia zinema-aretora hain
zuzen ere

Dirua delarik, ekintza hau ikastetxearen urteko plangintza barruan daudenen artekoa izanik, kurtso hasieran ordaindutako matrikulan eta Eusko Jaurlaritzak emandako subentzioen barruan dago. Beraz, ez da aparteko ordainketarik egin beharrik.

Baliabide pertsonalei dagokienez, jarduera aurrera eramateko lehenik eta behin, hau antolatzeaz arduratzen den kontseilua, irakas-taldea eta koordinatzaileak kontuan izan behar ditugu. Ondoren beharrezkoak diren baimenak, seguruak zehazteko eta finkatzeko zuzendaritza taldeak garatzen duen lana. Familia, eskolarekiko eta familiekiko harremana eta komunikazioa beharrezkoa da, jakinarazpenean egoteko eta onarpena emateko. Bukatzeko irteera posible izateko bertan parte hartzen duten irakasleen arteko konexio eta elkarlana daukan garrantzia azaleratzen da. Beraien zereginak ekintzari osotasuna emateaz gain umeen arduradunak izatea izango dira.

Hainbesteko garrantzia ez daukatela diruditen beste baliabide batzuk ere ustiatu dira ekintza hau aurrera eraman ahal izateko. Ezinbestekoak direnak ere, hauei gabe ezin izango zelako ekintza bere osotasunean burutu. Adibidez: autobus zerbitzua, txoferra, Amaia aretoan arrera hartzen duen pertsonala, pelikularen sarrera eta kontestua azaltzen duen langilea, proiektorea martxan ipini eta mantentzen duten langileak etab.

Testuan: …irakaslea gure atzean… …autobus bidera zihoazela

No hay comentarios:

Publicar un comentario