jueves, 5 de mayo de 2016

Teknologia- Nire bizitako esperientzia: Endika Galán García

Teknologia:
Testuan: “zigorra graffiti horiek garbitzea agindu ziguten, hura zigorra zela jakiteak ez ninduen asko beldurtu baizik eta lotsatu; denon aurrean garbitzea… hortaz aparte, gurasoei deia (eta familiari egindako hura azaltzea) falta larria eta expediente bat zabaltzeko aukera ere bazegoen.”.

Aparatuak ez direnei egiten dio erreferentzia. Ekintza intentzio (modu justifikatu batean) batekin jarduteko moduak (metodoak eta tresnak) dira. Ekintza bat gauzatzeko (arazoari bukaera eman; “pil-pilean” egon direnak identifikatzea eta bizitakoaz hausnartzea berriro egitea ekiditzeko) teknologiaren beharra dugu. Horretarako, Zer? (arazoari bukaera eman, arduradunak aurkitzea, besteak beste) eta Zelan? (zigorra(k) esleituz) prozesua burutzeko beharrezkoa da. Hau guztia aurrera egiteko, tresnak behar ditugu, hau da, erabiliko dena, eta irakasle batek (tutorea) beste bati (espezifiko bati) eta beste bati (ikasketa-buruari) edota edozeini egin behar duenaren zehaztutakoa egiterakoan emaitza berbera lortzea da. Adibidez; esleitutako zigorra izango litzake; berdin duk nork aplikatuko duen, bai ala bai, zigorra irauntzen duten egunak amaitu ostean, denoi kendu baitzaizkigu eskola barruan graffitiak egiteko gogoak. Beraz, zuzendaritzak eta irakasleen artean erabaki eta aplikatuko da, beraiek baitdira arazoan esku-hartze handiagoa dutenak, eta behaketa (kontrola) eraman dutenak.

Nahiz eta ez bizipenean ez aipatu beste teknologia modu bat gogoratzen dut; graffitiak garbitzerako egunetan zehar, behar genitugun orduak garbiketan ematearen kontrol zerrenda izango litzake, honela, ez legoke akatsik; nork egon den garbiketan eta nork ez jakiteko. Modu honen bidez, ere, beste datu garrantzitsu bat eskura izango genuke, “errudunen” taldetik nork eta noiz edo zein unetan klasean egon den jakitea, klasean egon ez dela ikusterakoan, jakingo genuke momentu jakin hura garbiketa laguntzan aritu zela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario