jueves, 5 de mayo de 2016

Baliabideak- Nire bizitako esperientzia: Endika Galán García

Baliabideak :
a.Giza Baliabideak:
Testuan: “Pare bat aste ia roiloarekin generaman, inork ez zekien ezer, beraz, momentuz ez geneuzkagun inolako mugarik... irakasleek zein zuzendaritzak edo jantokiko langileak susmoa izan arte”.
Testuan: “gure izenak entzun eta beste gelako batzuetako dozena bati gehitu ginen... zuzendaria, konserjea eta ikasketa burua zuzendaritzara geramatzaten”.

Eskola-komunitate osoa hartzen du parte baliabideen talde honetan, hau da, prozesuan gizakiak edo direnei deritzo. Kasuan, irakaslegoa, ikaslegoa, gurasoak, administrazio eta zerbitzu pertsonala (ikasketa-burua, adibidez), zuzendaritza pertsonala (zuzendaria, adibidez) eragileak dira. Hauek jardun egingo dute helburuen lorpenerako, ahalik eta modu konprometituagoan eta koordinatuagoan, ados jartzeko hainbat pertsona batzen dituelako baliabide mota hau, antolatzeko eta egoki jardutekoak bilera eta denon inplikazioarekin aurre egitea lor daiteke.  

b.Baliabide Materialak:
Testuan:zigorra graffiti horiek garbitzea agindu ziguten,”.
Testuan: “norberak errotulki permanenteekin...zenbat eta handiago, lodiago eta hura ezabatzeko zaila izan, orduan eta harroago sentitzen ginen (hasieran, Edding 3000 errotulkiekin konformatzen ginen, ondoren, zaletasunak mundu hura zabaldu gintuen eta materialak garestiagoak eta hobeagoak izanez jarraitu zuten).”.

Bertan, prozesu osoa errealitatera eramateko orduan, behar adin gauza material guztiei deritzo. Idatzitako edo zehaztutakoa (helburuak, jarduderak, ebaluazioak, bilerak, ikas-materialak, zigorrak etab.) hartzen du bere baitan. Are zehatzago izanik, zehaztutako helburuak lortzeko tresna gisa erabiltzeko eta funtzionatzeko, hainbat baliabide existitzen dira, hala nola, imprimagailua eta funtzionarazteko tinta, ordenagailuak, wifi sarea, graffitie garbiketarako materialak. Eusko Jaurlaritzak edo Hezkuntza Sailak ematen zitun erraztasunak, izaera ekonomikoan (aurre kontuak) arazoa solbatu arte beharrezkoak diren guztiak lortzeko. Bestetik, ikasleen aldetik, graffitien praktikak aurrera egiteko, errotulki desberdinak erabili genitugun.

c.Baliabide Funtzionalak:
Testuan: “Gure etsipena eta lerderia ikusiarazteko eta honetaz ikasteko, morala eta etikotasunarekiko elkarrizketa bat mantendu ondoren”.
Testuan: “Zenbat eta estuago genbilen, begiradak txarrak izaten hasi ziren eta profesional askoren aurpegiek gurenganako zalantzak nabaritzen zitzaien”.

Denbora, hau bada, beti falta den baliabide, edo gehiegizko kantitatean soberan ez dagoena, izan ere, egoeraren barruko edozein gauza tratatzeko honen beharra dugu, gainera, kontuan hartu behar dira, hainbat eragileek  prozesu honetan ordutegi finko bat dutela, eta eskolaz kanpoko eginkizunak ere egon daitezkeela (zuzendariak dituzten jardunaldiak, adibidez). Era koordinatu batean eraman behar dira hainbat kontu (bilerak aparte) efizientzia ahalik eta handiena izan dadin. Bestetik ere, konpromezua eta inplikazioa erakusteko, egoerari denbora gehiago eskaintzea, modu bat izan daiteke.


Graffitiak garbitzen, Zuzendaritzakoen eta irakaslearen elkarrizketak entzuten igarotako denbora, baliabidea ere izango litzake. Formakuntzari dagokionez, zigorra ondo nola bideratu bai jakin zutela, bertan, irakaslego bakoitzak izandako esperientziak ematen dien formakuntzari esker, errotik arazoa suntsitu eta kontzientiatu nahi izan zen. Horrenbestez, zigortuak egondako denbora tartean (lehen errietatik, graffitien garbiketa amaitu arte) beste baliabide funtzional bat da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario