jueves, 5 de mayo de 2016

Ingurugiroa: Nire bizi esperientzia: Andoni Hérnandez Sánchez

Ingurugiroa:

Ikastolako familia gehienen egoera sozioekonomikoa maila ertaina zeukan. Bazeuden ikasle batzuk laguntzak jasotzen zituztenak, batez ere diru laguntzak. Zentro hau auzoetatik urrun dago horregatik eskolak autobus zerbitzua eskaini behar du. Zerbitzu hau subentzionatua da eta kontakizunean aipatu dudan moduan beharrezkoa da guztiz eskolatik kanpo egin behar diren ekintza gehienetarako.


Urrun dagoela justifikatzeko testuan: …,izenak eman eta ikastetxerako buelta isil isilik egin genuen,…


Honek gizarteratzeko, eskolatik kanpo hezitzen jarraitzeko beste baliabide eta unea da. Horregatik honi etekina atera behar zaio. Eskola barruan lantzen diren baloreak indartzeko eta arauak betetzen ikasteko.


Bertako ikasleak ikastetxean landutako proiektuetan lortutako inplikazioarengatik eta jorratutako gaien arabera sozietatean laguntzeko prestasuna erakusten dute. Adibidez ikasketa eta zerbitzu solidarioak lantzeko ekintzetan.


Analisiarekin bukatu ondoren, lortutako ondorio moduan; eskola sistemaren antolakuntzarako ezinbestekoa dela sistema moduan parte hartzen duten osagai guztiek kontuan izatea, hauek bat egitea eta ahalik eta hoberen koordinatzea. Modu honetan ikasleei zerbitzu egokiena eskaintzeko aukera izango dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario