jueves, 5 de mayo de 2016

Baliabideak - Nire bizi esperientzia: Urko Fernandez Zuloaga



 Baliabideak

 Erakunde batek dituen edo erabili ditzakeen ondasun edo ahalbide ezberdinak, zerbait lortzeko bitartekoa izan daitekeena, ikaskuntza prozesua aurrera eramateko, beharrezko eta oinarrizkotzat ditugunak. Hauek hiru motetakoak izan daitezke, giza baliabidezkoak (hezkuntza ekintza sortu, ekiten eta gauzatzen duten pertsona guztiak), materialezkoak (hezkuntza ekintza gauzatzeko erabiltzen diren alderdi fisikoko elementuak) eta azkenik funtzionalak, (haurreko biak sostengatzeko beharrezkotzat ditugunak; denbora eta dirura murriztu ditzakegunak).

Adibidea (Materialezkoak -  Funtzionala): El bus, el examen,  el boli,  la biblioteca del centro…

Justifikazioa (Autobusa): Eskola, guztiontzako eskuragarri ez dagoen toki batetan dagoenez, alde batetik ikasleak eskolara etortzeko eta horrela hezkuntza ekintza garatzeko baliagarria den elementu delako. Funtzionalen esku dagoena, betiere, autobusaren zerbitzua beharrezkoa den, sostenugarria izan daitekeen jakiteko, denbora bat behar delako eta bestetik, zerbitzu hau aurrera egin dezan, baliabide ekonomikoak behar direlako.

Adibidea (Giza baliabidezkoak - Funtzionala) : La profesora, mi tutor, la directora mis padres…

Justifikazioa (Tutorea): Hainbat ikasleen hezkuntza prozesua erregulatzeko balio duen elementua da, eskola eta egokituriko haurren arteko loturarik finko eta zuzenena. Hauenganako inolako arazorik egotekotan erantzukizun handienetakoa izango duen pertsona. Funtzionalen esku dagoena  alde batetik, tutore hau formatzeko, hau da, irakasle izatera heltzeko, hainbat denbora eta dirua inbertitzea  beharrezkoa izan delako eta bestetik, inor gutxik dohainik lana ez egitearen ondorioz, bere “zerbitzuak” ere ordaindu behar direlako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario