Egitura. (Ingurua eta helburuen arteko zubia)
Testuan: “ezkutaketetan egun batzuk ibili ostean, bai irakasleekin bai eta jantokiko zaintzaileekin... kontu handiz ez konturatzeko”.
Testuan: “Pixkanaka, gauzak zailtzen eta ikasleengan zabaltzen joan zen, gainera, jadanik konserjea eta guztiz, bere lanak (adibidez, patioak edota frontoiak garbitzea) egiten zituelarik, moteen izenak hormetan margozturik ikusten hasi zen,... begiradak txarrak izaten hasi ziren eta profesional askoren aurpegiek gurenganako zalantzak nabaritzen zitzaien”.
Testuan: “Zuzendariak bat-batean klasean sartu egin zen,... beldurturik, gure izenak entzun eta... zuzendaria, konserjea eta ikasketa burua zuzendaritzara geramatzaten,... gehiena zekiten, bazirudien haien buruetan gertatutakoarekin puzzle bat osatu izana.”.
Erlazio sozialen sistema bat osatuz (Zuzendaritzak-irakasle edo ez irakasleak diren profesionalekin) eskolarekin kontaktuan jartzen diren elementuen artean aurre egingo zaio arazoari edo egoerari; Zuzendaria, ikasketa burua, Irakasleak, bestelako ez-irakasleria, ikasleak eta gurasoak arte kontuan hartzen ditu. Inplikatu guzti hauek batzen dituzten arrazoiak; eskolaren funtzionamendua eta antolakuntzaren kudeaketa; koordinatua, eragingarria eta ez-irreala izatea da. Elkarbizitza, aniztasuna, balore etiko-moralak edota garapen integrala gertatu dadin, profesionalaren arabera, ardura eta zereginak desberdinak izango dira.
Irakasleriak, errealitatera prozesu horretan jardutearen garrantziaz aparte, eskolako langileria ez-irakaslegoarekin bezalako papera jorratzen dute; umeak hezitzea, horrela horien garapena ahal neurrian bideratuz; sor ditzazketen arazoei ahalik eta hoberen heltzeko, zeharkako moduan adibidez, helburuak beste ikuspuntu batetik lantzea, hala nola, musikan, klase guztiaren artean, nahiz taldeka, txirula, perkuzio, ahots kantuak edo dantzak sortzen, kultura eta aniztasun (beste herrialdeko kulturak hurbildu) kutsua lantzeko aukera izaten. Hau ere, tutorearekin koordinatzea beharrezkoa da, honela irakaslego guztiak ikasleen garapenaren berri adibidez izateko.
Honek, aginte sistema bat egotea eskatzen du, arauak eta jarraibideak nortzuk hartu, erabaki eta jasoko dituztela zehazten duena, hau da, komunikazioaren bidez (adibidez, bilerak eta batzuen eta besteen behaketak eta horien elkartrukaketak erraztuz) eta bata bestearekin koordinatuz lortu behar dena, prozesuaren funtzionamendua aurrera egitea ziurtatzen duen puntu garrantzitsua da, egitekoak koherentzia eta kohesioa emanez. Elkarrekin jokatze honetan, egoeraren ikuspegi konplexu bat zabaltzen da, non hainbat elementuk eta haien arteko erlazioek, izaki autonomo batzuen eskuetan “jauzi” da (eskolako profesionalak, adibidez, irakasleak, jantokiko hezitazileak, atezaina...), kontua da, bateraketa edo elkartze bat osatu dute, bata bestearen beharra baitute, horrenbestez, osotasunez erantzutea lortu da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario