domingo, 15 de mayo de 2016

ANALISIAREN AUKERAKETA, azken tximuak


Ander Etxarri
Urko Fernandez
Endika Galán
Andoni Hernández
Aitor Herrán
Paul Irazabal
Helburuak
Helburuak
Helburuak
Helburuak
Helburuak
Helburuak
Baliabideak
Baliabideak
Baliabideak
Baliabideak
Baliabideak
Baliabideak
Egitura
Egitura
Egitura
Egitura
Egitura
Egitura
Teknologia
Teknologia
Teknologia
Teknologia
Teknologia
Teknologia
Kultura
Kultura
Kultura
Kultura
Kultura
Kultura
Ingurunea
Ingurunea
Ingurunea
Ingurunea
Ingurunea
Ingurunea

Helburuak
Paul Irazabal-en Nazkamodiozko bizipenaren helburuak adierazlearen analisia aukeratu dugu. Aukeraketa honen arrazoiak, eskola honetako helburu zehatz bat testuan ondo identifikatu eta adibide batekin, helburuaren zergatia, edo helburu konkretu honekin, zer lortu nahi den argi zehaztu duelako. Kasu honetan, euskal kulturan oinarritutako heziketa ematea da nahi nagusia. Euskal kulturak eta euskara berak, ikastetxean beran duen garrantzia barneratu eta bermatu egiten duelarik.

Baliabideak
Paul Irazabal-en Nazkamodiozko bizipena aukeratu dugu, elementu bakar batetik, baliabide mota guztiak agerian utzi egin dituelako, hauen arteko bereizketa eginez. Izan ere, hezkuntza ahalbidetzeko beharrezkoa den  elementu  bakoitza zein motari dagokion eta zergatia modu argi eta koherente batetan justifikatzen ditu.

Egitura
Endika Galán-en Nire bizitako esperientzia hautatu izan dugu, izan ere, eskolako egituraren ezaugarri esanguratsu gehienak bildu egin ditu. Eskolan ematen diren erlazio eta rol ezberdinak azalduz (era sakonegi batetan ez bada ere), egitura zertan datzan ulertu duenaren ebidentziak ematen ditu.

Teknologia
Andoni Hernández-en Nire bizi esperientzia-ren teknologia elementua aukeratu dugu, hontan,  ikastetxeak, bertatik at gertatzen den ekintza bat burutzerakoan, jarraibide eta protokolo batzuk erabiltzen dituztela argi geratzen bait da. Prozesu hau edozein burututa ere, emaitza berdina lortuko dituztela nabarmenduz. Testua gurera ekarri nahiean, ikasleek araudi hau ez betetzearen ondorioak agertzen dira, larritasunaren ondorioz zuzendariarekin hitz egitera bidaliz. Era laburrean, ikastetxetik kanpo egiten den jardueretan prozesu jakin batzuek gidatzen dituztela azaltzen du. Prozesu hauek etengabeko berrikuntza prozesuan egongo direla ahaztu gabe, testuan agertzen den moduan.


Kultura
Urko Fernandez-en Nire bizi esperientzia-ren kultura adierazlearen analisia aukeratu dugu. Modu argi eta sinple batetan azalduta egon, eta horrek kasuaren ulermena errazten duelako. Kasu honetan, bere eskolaren kulturari buruzko ikasturtearen amaieran gertatzen zen ekintza bat, ohitura bihurtua izan da, eta ildo horretatik tira eginez, honako hau, lan gogorra egin zutenek, sari modura bakarrik gozatu ahal izango zuten.



Ingurunea

Aitor Herrán-en Nire bizi esperientzia-ren ingurunea adierazlea aukeratu dugu. Pasartean modu sinplean eta zehatzean adierazten den bezala, inguruak ikastetxe barruan eragina izateaz gain, honek, ingurunean eragina duela argi ikusten delako. Izan ere, kontakizunaren arabera ikastetxearen kokagunea dela eta, behar zehatz batzuek dituzten haurrak etortzen ziren, hauei aurre egiteko ekintza batzuk eginez, ondoren, hemen ikasi eta barneratutako guztia eskolako hormetatik kanpo zabaltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario