Teknologia:
Amaia aretoan pelikula ikusteko ekintza
hau, ikastorduetan antolatutako jarduera osagarri bat denez eta ikas
urteko plangintzan zehaztuta dagoenez, jarduteko prozedura zehatz bat
jarraitu behar da. Ekintza hau behin bahino gehiagotan errepikatzen
denez, jarduteko prozedura berdina mantentzen da honako bat garatzen den
bakoitzean.
Lehenik eta behin eskolatik ateratzerakoan
ordena mantendu behar da. Ikas urteko berdineko haurrek klasez-klase
joango dira ateratzen eta autobusean sartzen. Behin autobusean ikasle
guztiak zenbatzen dira. Normalean klase bakoitzeko irakasle bat etortzen
zen gurekin.
Irakasle hauek, ekintzaren kontrola
eramatea eta haurren arduraduna zuten zeregin moduan. Ekintza honek
nahiko lana zen beraientzat, autobusetik jaisterakoan, geltokitik ilara
bat osatu eta horrela joan behar ginen zinemara iritzi arte. Behin
zinema aurreko plazan zabaltzeko baimena ematen ziguten. Bertako
harreraz arduratzen zen langilea sartzeko baimena eman arte lasai aritu
ginateke irakasleak gainbegiradaren azpian.
Zinematik
ateratzerakoan autobusa hartzeko, jarraibide berdinekin eta posizio
berdina osatuz aurrera egin behar genuen. Jarraibide hauek irakaslearen
lana errazten zuen horrelako ekintzak betetzerako orduan beti prozedura
berdina mantentzen zelako.
Irtenaldietan bete-beharreko
arauak eskola barruan betetzen diren berdinak ziren, baina irtenaldi
hauetan arau hauek ez betetzea eskola barruan ez betetzea baino
okerragoa ikusita zegoen. Irakasleek zein zuzendariaren abisuan arauak
ez betetzea ekarriko zituzten ondorioak zehaztuak zeuden egindako
ekintzaren larritasunaren arabera. Ikastola kanpoan modu grabe batean
arauak haustea zuzendariarekin konpondu beharreko arazoak ziren
gehienetan. Araudia dela eta ikasle batek arau bat betetzen ez zuenean
gurasoei jakinarazpenean ipintzea zen jarduteko ohizko modu bat.
Testuan:
…autobus geltokira bost bat minutuko ibilbidea dago eta bidean
gindoazela piska bat atzeratu eta haur guztien atzeko eta ezkerraldeko
aldean gelditu ginen… …ikastetxeko arauak ondo ezagutu arren,…
…Badakizue ilara jarraitu behar duzuela?... …Gure izenak jaso zituen
irakasleak zuzenean zuzendariaren bulegora joatea agindu zigun...
…ikastetxetik gurasoei idatzi bat bidaliko zietela…
No hay comentarios:
Publicar un comentario