jueves, 5 de mayo de 2016

Helburua- Nire bizitako esperientzia: Endika Galán García

Helburuak:
Testuan: “inork ikusi gabe gure pintadak egiten jarraitzeko, ezkutaketetan...kinkiagoak sentiarazten hasi ginen.”.
Testuan: “Gure etsipena eta lerderia ikusiarazteko eta honetaz ikasteko, morala eta etikotasunarekiko elkarrizketa bat mantendu ondoren,... .Etxean, hura azaltzea, zaila eta gogorra zen, errietak ugariak eta denbora luzean gertatu ziren; hura ez zela bidea, kinkia ba al nintzen?, hemendik laster lapurtzen hasiko banintz… entzun nituen,”.

Arazoko eraginak kontuan hartuz, errealitatean lantzeko, helburuak, elkarbizitza, konbibentzia, harremanak eta balore etikoak zein moraletaz kontzientziatzea da. Gainera, irakasleek, gora-behera deigarriak kontrolatzeko zeregina eta konprozesua izan behar dute, arriskutsuak izatekotan (graffitiak), bide onago batetik gidatu, hala nola, graffitiak egiteko zaletasuna, klaseko araudi dekalogoko letrak egiteko aprobetxatu, besteak beste. Bestalde, era transbersal batean; hainbat helburu landuz, nahiz eta zentruak, duen ideologiaren arabera, erantzuna modu desberdinean eskainiko du, beraz, planteamendu instituzionalak modu koordinatu eta koherente batean landu behar ditu:

-Umeen garapen pertsonala bultzatzea eta modu egoki batean integratzea; inolako praktika edo zaletasun kutsagarri edota kaltegarriak berenganatu gabe.
-Ingurumenarekiko eta interesa eta errespestuaren kontzientzia izatea, egitura publikoak ez zikintzen errespetatzen jakingo dute. Adibidez, Agenda21 proiektuaren bidez landu daiteke, landaketak egin, zetazko tximeleta bat izaten eta izaki bidun horren egunorokoa konpartitu era etiko eta moral batean.
-Umeen autonomia garatu eta horren bidez, arazoa beste inplikatu batzuk “saltsan ez sartzea” horrela, modu egokian konpontzea. Norberaren ardurak eta konprozesua hartu, egiten dituen edo egiten ez dituen kontuekin, “Locus of control” kanpokoa baztertuz eta barnekoa sustatuz.
-Gurasoen inplikazioa eskolaz barneko edukiekin eta umearen aurrerapausoak edo atzerapenak detektatzea edota arazoan jardutea.

Helburu hauek, Ikastetxearen Hezkuntz Proiektuko atal bat izan daiteke, non harreman demokratikoak giro atsegin (partaidetza, berdintasuna, elkarreragin egokia etab.) batean bilakatzeko aukera eskainiz. Beraz, jarduketa horien antolamendua eta jardueren araudia (AJA) dokumentuan, funtsezko antolamendua zehazturik egon beharko litzake. Gainera, curriculumeko atalean, eta ondorioz, urteko planean eduki batzuk sar daitezke, tutoretza, “herritartasuna” edo nahi adin unean talde joku-sinbolikoak, demokratikoak, irabazlerik gabekoak eta besteonganako lagunkidetasunaren aldekoak landuz, pelikulak (mesu ezkutuzkoa, lagunekin lotura dutenak, (“La Ola” 6. mailan agian, adibidez), bizikidetzarako dekalogo araudi baten diseinua, gelako toki batean ipintzeko eta umeek horiek kontuan izateko deigarria eta ondo ikusten den toki batean kokatzea ondo legoke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario