jueves, 5 de mayo de 2016

Baliabideak - Nire bizi esperientzia: Aitor Herrán Arribas



Baliabideak:
Baliabideak, zuzen zuzen daude lotuta aurreko puntuarekin, hau da, helburekin. Hauek, ikastetxeak beren helburuak betetzeko dituen ondasunak dira, eta hauen bidez, eskolak bere, helburuetara iristeko ibilbidea errazten da. Baliabideen artean, 3 mota aurkitzen dira: 

o   Pertsonalak (irakasleak, gurasoak, espezialistak…), hezkuntza-ekintzen protagonistak dira.
o   Materialak (eraikinak, material didaktikoa…) Eskola espazioa osatu.
o   Funtzionalak (dirua, formakuntza eta denbora dira oinarrian.) Lehenengo bi taldeak martxan jartzen dituzten eragileak dira, hau da, lehenengo bi baliabide taldeak, azken honen fakta egongo balitz, ez lirateke martxan jarriko (edo hauen zerbitzuak makalak izango litzateke).

Baliabide materialen artean, “…batean liburu bat ere ez ikustean…”nabarmentzen dut, izan ere, liburuak, bai ikasle eta irakasleek hezkuntza jarduera aurrera eramateko erabiltzen duten tresna bat da. Ganiera, mota honen barruan ere, eraikinak eta instalazioak sartzen dira, “…jende asko eta asko joan zen hurbiltzen ikastetxeko futbol zelaira…”.

Ikastetxeko instalazioak, (klase eraikin desberdinak, kiroldegia, antzoki nagusia, eliza…) ezinbesteko baliabide materialak dira, bertan egiten direlako ikastetxeko  hezkuntza, pastoral, aisialdi eta kirol ekintza guztiak. Kasu honetan, pasarte honetan gertatzen den ekintza (futbol txapelketa), futbol zelaian jokatu zen, beraz, hori izan zen finalak okupatutako ikastetxe instalazioa, eta hau erabili zen futbol txapelketako akzioa aurrera eramateko.  

Bestetik, giza baliabideen artean, lerro hauek nabarmentzen ditut: “… ez zeuden irakasleek prestatutako joku eta aktibitate entretenigarri eta biziak, batxillergoko lehenengo mailakoek prestatutakoak baizik.”

Lehen pasarte honetan, irakasleek bakarrik HH eta LH-ko jaietako jarduerak egiten zituztela aipatzen da, eta batxillergoko lehenengo mailakoek, DBH-ko jaiak egiten zituztela. Horrela, irakasleek, ikastetxeko lehen bi etapetako jaien prestaketaren protagonistak direla ondorioztatzen da eta aldi berean, BATX-ko lehen mailakoek, DBH-ko jaien prestaketaren protagonistak. 

Baliabide funtzionalen adibide modura, pasarte hau nabarmentzen dut: “Gainera, ikastetxeko zuzendaritzak, betidanik haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat, 10 puzgarri inguru alokatu eta goiko patioan jartzen zituzten (tirolinak, zirristak, futbolinak...) eta bertan, ordu asko eta asko eman ditugu, ikastetxeko ateak irekitzetik, goizeko bederatzietan, arratsaldeko zazpiak ingurura arte.”. 

Adibide honetan, puzgarriak, -azkenaurreko puntuarekin lotuz-, baliabide materialen barruan sartzen dira, baina ikastetxeak, kurtsoa hasi aurretik, jaietarako aurrekontu zehatz bat egiten du, materialak eta abar erosteko, eta diru kopuru horren barruan, puzgarriak alokatzeko dirua sartzen da. Bestalde, argi ikusten da beste baliabide funtzional bat, denboraren baliabidea. Argi geratzen da, ikastetxeak, oso antolatua dituela ikastetxeko jaiak, eta ikasleek ahalik eta gehien gozatzeko hauetaz, ikastetxearen ixteko ordua luzatzen du egun berezi hauetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario