Ingurunea:
Testuan: “gure jarrera aldatu egin zela eta bat-batean kuadrilla zabal eta nahastu bat eratu egin zela, ezerezatik?...baizik eta lotzen gintuen modagatik sortua izan zen”.
Testuan: “Honelako gauzak, "boom" baten antzera estanda egin zuten gure inguruko adingoen artean, kaleeko efektuaz aparte...”.
Gabriel Celaya ikastetxearen izaerari dagokionez, Portugalete herrian kokaturik dago; eremu erdaldunean barne: Ezkerraldean, eta izaera publikotasuna duen ikastetxea da. Maila sozio-ekonomikoari erreferentzia eginez, erdi maila eta behe mailaren artean mailakatzen da, hau da, herriak industrializazioaren eragin handia izan zuen, tokia erdalduntzeraino, beraz, “Langileak diren familiako semeak gara” ikastetxe honetakoak. Herriko kontzentrazio mailak eragindurik, bestelako hezkuntza komunitateko zerbitzuekin harreman eta hurbiltasun handia dago, ikasten jarraitzeko oztoporik gabekoa da. Ondoko ikastetxe kontzertatu kristauarekin (Santa Maria) alderatuz, ikasleen-profilak oso bereizgarriak dira, lehenik, uniformizatuak daudelako eta bigarrenik, status sozio-ekonomiko-kulturalaren maila handiagoagatik, gehienetan. Gainera, horrelako praktikak, ikastetxe horretan ez lirateken onartuko.
Praktika hau gertatzea, ikastetxe honen tokian egoteak zeozer baldintzatzen dezake, izan ere, 5. mailan nengoenerako baneraman buruan hainbat oroitzapen herrialde bertan; pare bat orduz graffitiak nola egiten ziren ikusten edota hainbat parke, skate-park etab toki publikoak honelakoekin apaindurik; margoztutako graffitiak, “sinadurekin etab. , gugan sortu du graffitiak egiteko griña, beraz, ikaskuntza ez-formala abiapuntutzat harturik, kanpotik eratorritako hartu-eman indibiduala bat bilakatuz. Beraz, ingurunetik eskolara eramandako praktika bat bihurtu da, baina ez da eman alderantzizko kasua, izan ere, bandalismo adierazpen hau berriz errepikatzeko gogoak “errotik moztu” ziguten, gutxienez ikastola barruan.
Gertatutakoa, Lehen Hezkuntzako kurtsoa 5. mailan da, eskolako azken ziklo honetan bereziki, harremanak norabide handia erabakitzen dutela eta hauen presentzia denbora epe laburrekoak nahiz luzekoak izan, norberak bere nahiak eta griñak ditu eta elkarbizitza luze honetan garrantzi handia dute. Ez dira soilik nire kurtsotako lagun-lagunetan gertatu, baizik eta 4. , 6. eta DBH 1. mailakoak ere inplikaturik zeuden. Denon helburua ume handien antzeko gauzak egitea zen, nagusia sentitu, norberetaz arro eta bazterturik ez geratzeko aukera bikaina ere bai. Nahiz ta txikiagoak izan beste nagusiekin egoteko aukera genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario