jueves, 5 de mayo de 2016

Endika Galán Garcia

Eskola Antolakuntza

Endika Galán García 

ESKOLAKO MARGOLARIEN BIZIPENA

Nire bizipenaren ildoa zehaztuta edo pentsatuta nuela, gutxi-gorabehera, maisuak kontatutako istorioa erabat apurtu nindu bai nire berenganako ikuspegia bai eta zer azalduko nuen narrazio honetan.


Pentsatuz eta gogoratuz, garrantzia duten egoerak bilatzen egonez gero, uste dut badudala idei definitiboa eta gainera, oso ondo gogoratzen dudana.Orain, denbora pasa ondoren, identifikatuta sentizen naiz, oso modu sentikorrean, frustratuan… Baina harrotasunez betetzen nau baita ere, izan ere, une honetatik gertatutakoaren ondoren, heldu naizen lekuraino iristeagatik; nahiz eta halako gauzak egin ditudan, uste nuen bezalako “kinki”en bidea ez hartzeagatik.


Identifikatutako prozesu hau, adin horrekin egiten den ia dena bezala; interesgarria edo familiako bizipenetatik aparte lagunekin eginiko bihurrikeriak dira eta une barregarri eta dibertigarri horiek nola joan diren garatzen. Ondorioz, prozesu batean bilakatzen.Begiratzen den arabera, alde negatiboak izan ditzazke, denbora pasa eta gero, “txikitatik gailentzen” duena eta barrabazkeriak egiten dituenak, halakoak jarduten jarraituko ditu, adinaren arabera batzuk ala besteak, hasieran eta amaieran beti norbanakoaren nahiak, griñak, gurak…dira.


Azken finean, libre eta aske egiten gaituzten ekintzak eginez, arriskua zera da, askotan gauza hauek ez direla ohikoenak, pentsatuenak, errespetatuenak… egokienak… eta askotan (ez dakit zelan esan, baina orain denbora pasa ostean, neure buruarekin defraudatuta ez sentitzeko, nire buruak barre egiten dio) ilegalak, errespetua merezi eta erakusten ez dutenak, zigortu beharrekoak, gainera, honelakoak egiten jarraitzekotan,zigor ekonomikoa nahiz kartzelekoak eskura zeuden.


Baliteke gehiegizko dramatizazioz egina dagoela, baina hango egunak bizitzaren arriskuak eta bide txarrak ikusten lagundu ninduen.


Istorio hau Lehen Hezkuntzako 5. Mailan nengoela gertatzen da, nahiz eta istorio honetako pertsonaiak 4., 5. eta 6. Mailako mutil batzuk parte hartu genuen, “los mas” ginela sinesten ginen, bata bestearen laguna zen eta bizitzaz ezer ez jakin arren, hori ez zen guk gutaz sinesten genuen irudia. Hormetan margoztea edo “graffitiak egitea”-gatik, norberak errotulki permanenteekin bere azpi-izena edo ezizena hormetan idazten genuen, zenbat eta handiago, lodiago eta hura ezabatzeko zaila izan, orduan eta harroago sentitzen ginen (hasieran, Edding 3000 errotulkiekin konformatzen ginen, ondoren, zaletasunak mundu hura zabaldu gintuen eta materialak garestiagoak eta hobeagoak izanez jarraitu zuten).


Orduan, moda horren hazkundea handia izanik, patioak eta jateko aurreko atsedenaldiaren esperoan ginen; inork ikusi gabe gure pintadak egiten jarraitzeko, ezkutaketetan egun batzuk ibili ostean, bai atsedenaldiko irakasleekin bai eta jantokiko zaintzaileekin. Horrela, kinkiagoak sentiarazten hasi ginen. Atsedenaldietara bakoitzak eskutaketan bere errotulkia motxilatik edo berokitik, besteak beste, hartzen zuen, kontu handiz tutoreak eta gelako ikaskideek ere ez konturatzeko, bagenekien, ikasleek jakiterakoan, guretzat akabo.

Pare bat aste ia roiloarekin generaman, inork ez zekien ezer, beraz, momentuz ez geneuzkagun inolako mugarik. Honelako gauzak, "boom" baten antzera estanda egin zuten gure inguruko adingoen artean, kaleeko efektuaz aparte, eskolan, irakasleek zein zuznedaritzak edo jantokiko langileak susmoa izan arte, horrelakoen espero ez zutelarik, gurearekin jarraitzeko denbora bagenuen. Pixkanaka, gauzak zailtzen eta ikasleengan zabaltzen joan zen, gainera, jadanik konserjea eta guztiz, bere lanak (adibidez, patioak edota frontoiak garbitzea) egiten zituelarik, moteen izenak hormetan margozturik ikusten hasi zen, ez zen oso zaila nortzuek izan zirenetaz konturatzea, baina bai luzatu zen beste aste bat inguru, bazirudien faseka zihoala. Zenbat eta estuago genbilen, begiradak txarrak izaten hasi ziren eta profesional askoren aurpegiek gurenganako zalantzak nabaritzen zitzaien, esan beharra dago gure jarrera aldatu egin zela eta bat-batean kuadrilla zabal eta nahastu bat eratu egin zela, ezerezatik? Ba ez horixe, baizik eta lotzen gintuen modagatik sortua izan zen. Azkenekoa, (fasea edo), zuzendaria edo norbaitek guk egindakoaren berri izatea zen eta atuen, gure gelan edo auskalo non agertzearena zela.

Eguna ailegatzen zihoan, beste ikaskideek eta lehen esan bezala, batzuen aurpegiek txarrenean kokatzea egin zidaten, egunero zenbat eta ageriago zegoen tentsioa eta inguruneko klase baten erdian ginela... Toc! toc! toooc!

Zuzendariak bat-batean klasean sartu egin zen, ezta atea eskuarekin jotzean egindako soinua ez zen batere gustokoa izan, deseroso sentitu nintzen, are gehiago berak gelan sartzerakoan. Klasetik kanpo “arteko beste lankide kideak” zeuden, beldurturik, gure izenak entzun eta beste gelako batzuetako dozena bati gehitu ginen. Klaseko atetik irten eta lehena barre urduriak zein negar goiztiarren bat nabari zen, zuzendaria, konserjea eta ikasketa burua zuzendaritzara geramatzaten, seriotasunezko aurpegiekin. Zuzendaritzan, arazoa barneratzen sahiatzen nengoela ingurukoek negarrez ikusteak, nire negarra erraztu zidan. Tonto lapikoak ginelaren antzeko hitzak entzun ostean, zer, nola egin genuen besteak beste galdetzen hasi ziren, jadanik gehiena zekiten, bazirudien haien buruetan gertatutakoarekin puzzle bat osatu izana.


Gure etsipena eta lerderia ikusiarazteko eta honetaz ikasteko, morala eta etikotasunarekiko elkarrizketa bat mantendu ondoren, zigorra graffiti horiek garbitzea agindu ziguten, hura zigorra zela jakiteak ez ninduen asko beldurtu baizik eta lotsatu; denon aurrean garbitzea… hortaz aparte, gurasoei deia, (eta familiari egindako hura azaltzea) falta larria eta expediente bat zabaltzeko aukera ere bazegoen.


Bitartean, klasekoek egoera ailegatzeko erdi esperoan zeuden, gehiegi nabaritzen zen halako margoketen egileak, bertako ikasleek eginak zirela, beraz, nortzuek ziren aurkitzea ez zen batere lan neketsua izan. Beste batzuek, harriturik etxera ailegatzean, egoera gurasoei barrezka kontatzeko paregabea zen, horrela ere, norberak bere gurasoen aurrean, aparientzia hobea izateko baliagarria zen.


Etxean, hura azaltzea, zaila eta gogorra zen, errietak ugariak eta denbora luzean gertatu ziren; “hura ez zela bidea”, “kinkia ba al nintzen?”, “hemendik laster lapurtzen hasiko banintz”… entzun nituen, eskolan, garbitzeko prozesu luzea izan zen, nahiz eta azkenean gure arteko denbora pasa barregarri bat bihurtu zen, gainera, urte bat nagusiago ziren 5 inplikatu egon ziren, une hartan, DBH 1 mailan zeudenak. Hura amaitzean, eskolan, dena amaitu zen, hortik kanpo graffitiak egiten jarraitu nituen, 3 urte ondoren, poliziarekin izandako beste arazo bat izan arte. Hurrengo urteetakoak gogoratuz, griñak eta nahia elikatzeko gisa izan zen beraz ikastola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario