Estruktura:
Ikastetxe honek antolamenduari
dagokionez, barne erregimeneko arautegiak zehazten den bezala,
ikastetxeko organoen kargua, betebeharrak eta konpetentziak aplikatzen
ditu.
- Eskola kontseilua: plangintza guztien
arduraduna da (ikasleek, irakasle, guraso elkarteek, zuzendaritza taldea
udala eta langile ez diren langileak parte hartzen dute).
-
Zuzendaritza taldea: ikastetxeko zuzendaritza funtzioak betetzen ditu
(zuzendaria, ikasketa zuzendaria eta idazkaria osatzen dute).
- Klaustroa: irakaskuntza mailako jarduerak prestatu eta gauzatzen ditu (ikastetxeko irakasle guztiak parte diren organoa da).
-
Guraso elkarteak: eskolaz kanpoko jarduerak, jaialdiak eta ikastetxeko
ikasgeletan parte hartu eta ikastetxeko organoaren aurrean proposamena
egin dezakete).
Ikastetxeko estruktura honetan agertzen
diren talde nagusi hauek, nik kontatutako pasarte honetan bakoitzak
bere zeregina bete dute, testuan idatzita ezin direnez aurkitu, modu
honetan justifikatzen ditut:
- Mota honetako jarduerak
kontseiluan erabakitakoak dira, berez aurretik aipatutako partaide
guztiek lan onetan erantzukizuna izan dute.
- Kontatutako egoera irregularrari erantzuna emateko zuzendaria arduratu da.
-
Ekintza garatzen zen bitartean irakasleak bete duten papera
(zaintzailerena batez ere) identifikatu daiteke, erretzen atrapatzen
gaituenean adibidez.
- Eskolaren eta familien harremana bermatzen
dela ikusi daiteke, ikastetxean suertatutako ekintza hau familien
jakinarazpenean jartzen denean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario