Ortu ekologikoa
Ingurunea:
Hirigunean kokatuta dagoen eta berdegunerik ez dituen, hau da, zementuzko eremuak soilik dituen, edozein ikastetxe.
Eremu berdeak egoteko beharra bermatu nahiko genuke, hauen artean balore batzuk errekuperatu eta transmititzeko beharra beharrezkoa ikusten dugu eta.
Helburuak:
- Naturari errespetua bermatu
- Ikuspegi Ekologista (ekologismoa) sustatu
- Landaketa prozesua (auto gestioa, nekazaritza teknika ‘modernoak’ eta ezagutza orokorrak; biologia, natura, historia...)
- Birziklapen kontzientzia
- Autoestimua igo (landatutakoa jatean; etekinazko ekintza izain dela ikustean)
- Elikadura eta bizitza orekatua eta osasuntsua.
- Parte-hartzea eta kooperazioa (hezkuntza eragile)
- Etxeko ortu propioa sortzeko grina
Egitura:
Guk (irakasle gisa), zuzendariari (zentroari) proiektua eskaini ondoren. Proiektuaren nondik norakoak azaldu eta ikastetxeari nola egokituko diogu adostuko dugu.
Zuzendariari behin azaldurik, ikasketa buruari pasako dio erantzukizuna handiena, honek irakaslegoari (tutore koordinatzaileari) proiektua nola errealitatera eramango den zehaztuko da. Modu honetan zentroko irakasle guztiek parte hartuko dute proiektu honetan ere.
Baliabideak:
- Pertsonalak: Irakasleak, tutoreak, ikasleak eta nekazal adituak ’gu geu’
- Materialak: Ortua sortzeko beharreko materiala (lur eremu bat zehaztuz edo moldatutako loreontziak) Nekazal tresna arruntak (aitzurra, palak, kuboak, arrastelua, eskularruak, haziak, artazi desberdinak, ongarri naturalak, ur mangera bat)
- Funtzionalak: Dirua (diru-laguntzak, eskolako aurrekontuak), denbora eta formakuntza
Teknologia:
Guztiz zehaztutako prozedura bat azalduko dugu. Bertan esperientzia eta eskuratutako jakintzetan oinarritutako jarraibideak emango dira. Aldez aurretik eginda izango dugu eta urte beteko epean nahi izan ditugun emaitzak lortu ditugu. Beraz uste dugu, gure proposamen hau guztiz aplikagarria dela eta helburu lorgarriak izango dituela. Teknologia era egokian eman dadin, prozesuan zehar jarraibide hauek jarraituko dira:
- Adostutako ortu saio hauetako bakoitzean ikasleek dauden gelara joango zaie bila, elkartu eta denok batera ortura joango gara.
- Jarraipen behaketa materiala, materialen kontrol zerrenda bat eramateko. Apurtzen eta agortzen diren materialak berrizteko. Hau bertan jardundako saio bakoitzean egingo da.
- Astean zehar ordu erdi eskainiko zaio jarduera hau aurrera eramateko, baina hasieran edo beharrezkoak diren uneetan denbora gehiago eskaini beharko litzaioke.
- Egunean egin behar diren ekintzen programazioa txosten batean zehaztuta egongo da.
- Lortutako emaitzak komentatuko ditugu hilabete amaiera bakoitzean.
Kultura:
Irakasle guztiek proiekturekin bat egin behar dute. Ekologismoari buruzko sentsibilizazioa barneratzeko ahaleginetan jardungo gara, ikasleak printzipio huetan murgilduz. Hauen artean naturarekiko zein elikadura osasuntsurako baloreak sustatuz.
Ikastetxeak eta parte hartzen duten agente guztiek jarduteko modua proiekturekin bat egin behar dute eta ortua errespetatu. Kasu honetan, beraz, kultura mota bat zabaldu nahi dugu, beti ere ikastetxearen hezkuntza proiektuan jasotzen diren baloreen eta kulturaren aurka ez dituztenak; auto-gestio ekologikoaren kultura, hain zuzen.