jueves, 5 de mayo de 2016

Helburuak - Nire bizi esperientzia: Aitor Herrán Arribas




Helburuak:
Helburuak, nahiak dira, instituzionalak edo esplizituak izan ahal dira eta erakundearen aktibitatea neurtzen dute, hau da, zentruaren izatearen arrazoia dira. Honen adibide modura, aipatu ahal daiteke ikasleen arteko lankidetza eta partaidetza pentsamendua sustatzea. Horregatik, egiten diren ekintza guztiek, helburuen zentzua izan behar dute, izan ere, ekintza hauek, helburuak lortzera bideratuta daude, eta horregatik, helburuen zentzua aldatzeko abaguneak daude, eta beraz, noizbeinka, ekintzak berrikusi beharra dago. 

Nire bizi esperientzian, pasartean kontatzen denari buruzko helburuetako bat, honako hau izango litzateke: 

“Lehendabizi, ez zeuden irakasleek prestatutako joku eta aktibitate entretenigarri eta biziak, batxillergoko 1 mailakoek prestatutakoak baizik. Hau, duela urte batzuk erabaki zen, izan ere, maila horretako ikasleak, oso garaiz amaitzen dituzte klaseak, eta horrela, talde lanean eta kolaborazioan aritzeko aukera paregabea sortu zuten. Beraz, gazteentzako zeuden aktibitateak, oinarri oinarrian, kirolez betetako jokuak eta partiduak ziren.”

Bertan, argi ikusten da ikastetxeak BATX 1 mailakoentzako helburuetako bat. Ikastetxeko maila honetan, ikasgaiak eta klase barruko jarduera osoa, ikastean eta azterketak egitea eta gainditzean fokatzen dira, eta beraz, talde lanean aritzea eta elkartasuna lantzea, guztiz at gelditzen da. Horrela, ikastetxeak talde lana eta elkartasuna lantzea eta honako hau praktikan jartzea sustatzen du ekintza honekin, izan ere, urtero, BATX 1 mailako klase guztiek, DBH-ko ikastetxe jaiak planifikatu eta praktikan jarri behar dituzte, ikasleen kolaborazioa eta guztizko inplikazioa bilatuz eta aprobetxatuz, eta bide batez, sentsibilizazioa lortu, planifikatzen hasi aurretiko irakasle-ikasle arteko bilera batzuen bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario