miércoles, 9 de marzo de 2016

Andoni Hernández Sánchez

Nire bizi esperientzia: Andoni Hernández Sánchez

Duela zortzi urte inguru, egun batean, Toki-Alai ikastetxeko 3.dbh ko mailan geundela,  hain gustuko genituen irteera ohietako batera joan ginen. Irun hiriko Amaia zinema-aretora hain zuzen ere.

Egun horretan “This Is England” pelikula ikusi genuen, asko gustatu zitzaidala gogoratzen dut. Film honek nahiko grafikoa eta gogorra bezala oritzen dut, gainera bertan agertzen ziren eszenak eta hainbat irudiek, unkitu egin nindutela esango nuke. Orokorrean sentimen positibo bat jasotzen dut egun hori oroitzen dudan bakoitzean.

Pelikula bukatzerakoan hasi zen dena. Saioa amaitzerakoan normaltasunez aretotik irten ginen. Aretotik autobus geltokira bost bat minutuko ibilbidea dago eta bidean gindoazela piska bat atzeratu eta haur guztien atzeko eta ezkerraldeko aldean gelditu ginen. Ikastetxeko arauak ondo ezagutu arren, erretzeko irrika, gaztea izatearen arduragabekeria eta harrokeriaz bultzatuz Gorka, Miren eta hirurak zigarrotxo bat piztu genuen.

Erretzen genuen bitartean, Miren mugikorra denda ikusi eta bidetik desbideratu ezin arren galderaren bat egin behar zuelakoan, zigarroa pasa eta denda barrura sartu zen. Ate ondoan itxaroteen geundela... irakaslea gure atzean agertu zen! Honek bai galdera sorta egin ziguna:

-       Ze ari zarete hemen!? Badakizue ilara jarraitu behar duzuela?
-       Hemen ezin zarete egon!! Gainera zer daukazue hor eskuan?
-       Erretzen? Erretzen zaudete? ..Ezin dut sinetsi..
-       Heman zuen izenak mesedez.. Zuzendariarekin hitz egin beharko duzue.

Errudun aurpegia ipini, izenak eman eta ikastetxerako buelta isil isilik egin genuen, bagenekigu ondorio txarrak ekarriko zuela momentuan gertatutakoa. Gure izenak jaso zituen irakasleak zuzenean zuzendariaren bulegora jutea agindu zigun.

Ikastetxeko zuzendaria nahiko umore txarra izaten zuen, lehendabiziko itxura beldurgarria zen, bere ahots indartsua eta haserre aurpegiak, ikastetxeko ikasleen errespetua irabazten zuen. Momentu horretan beldurra edo egoera berriaren aurrean ikusita, zaila egiten zen bulegoaren ateari jotzea eta pasatzeko baimena eskatzea.

Behin ausartu ginenean bere bulegora sartu baino lehen, banan banan deituko zigula esan zigun. Lehendabizi Miren sartu zen, ni bigarren eta Gorka azkena izan zen. Lehendabiziko kontaktu honetan zuzendaria nire jarrera nolakoa izan den aztertu nahian hainbat galdera egin zizkidan, haien artean zentroko arauak ezagutzen banituen, ea noren bururapena izan zen erretzeko ekintza hori, ea zenbatetan erre dudan eta beste hainbat galdera, momentu honetan oroitzen ez ditudanak ere. Hala eta guztiz banakako bilera hau bukatu baino lehen zuzendariak nire jarrerak izango zituen ondoroiak azaldu zizkidan. Alde batetik, ikastetxetik gurasoei idatzi bat bidaliko ziela izan zen. Bestetik, hiru banakako elkarrizketak bukatzerakoan, berriz elkartuko ginatekela, oraingoa taldean, zuzendari eta hirurak, egun horretan izandako jarrerak zein ondorio eta zigor izango zituen erabakitzeko  helburuarekin.

Berak agindutako moduan elkartu ginen laurak bere bulegoan. Oraingo honetan gure ekintzari zigor bat bilatzeko eskatu zigun, denbora aurrera egin hala erabaki genuen hurrengo irteerara joateko baimenik ez izatea, izango zela zigor egokiena. Zuzendariari erantzun egokia iruditu zitzaion eta berak gehitu zuen aportazioa hurrengoa izan zen:

- Hurrengo pelikula ikustera ezin izango zarete joan bale, baina egun horretako ordu horiek drogen aurkako hiru mural osatzeko erabiliko duzuela kontuan izan.

Baietz erantzun genion. Hilabete bat pasa zenean, jadanik zigorra erdi ahaztuta geneukagunean, tutoreak ostiralean Amaia aretora joango ginela aipatzerakoan  ikaskide guztiek pozaz leher eta denok zarataka hasi ziren. Momentu horretan gu hirurok elkar begiratu eta hauek autobus bidera zihoazela bulegora jaitsi ginen. Bertan behar genuen materiala banatu eta ikasgela batean gure kabuz lan egitea utzi ziguten.

Bi ordu eta erdi horien bitartean oso ondo pasatu nuen gure muralak osatzen eta apaintzen. Egia esan lan politak garatu genituen; mural bat tabakoaren kontra egiten zuen, beste batek alkoholaren aurka eta hirugarrena ez dut oroitzen. Denbora agortu zenean, zuzendariari erakutsi genizkion egindako muralak. Honek zeloa eman zigun eta ikastetxean zehar itsasteko baimena eman zigun (kartelak gustatu zitzaizkiolakoan nago ni).  

Egia esan zuzendaria eduki zuen jarrera uste nuena baino asko egokiagoa izan zen. Lehendabiziko itxura, kriston broka jasotzea zen, patio garaietan zigortua gelditzea, edo eta arratsalde batean gelditzeko arriskuaz ere kontziente nintzen. Gure ekintzak ekarraraziko zuen erantzuna askoz gogorragoa izango zelakoan, zuzendariak egoerari irtenbidea bilatzeko estrategia asko gustatu zitzaidan. Alde batetik guk gaizki egindako portaeraz hausnartzera bultzatu egin zigulako eta aldi berean gure zigorra jaso genuelako. Beste aldetik, bizitzan bezala guk geu gure jarreraren erantzuleak garela erakutsi zigun.

Bukatzeko, zuzendari honek arazoa jorratzeko modua eta guri tratatzeko era, nire etorkizunean oso baliagarria izan dela uste dut. Batez ere arazo baten aurrean erantzuna emateko, alderdi guztiak kontuan izatea eta ondo pentsatzek beharra ulertaraziz. 

1 comentario:

  1. Oroitzapen polita Andoni. Niri asko irakatzi zidan zuzendari paregabe hori, eta ziur nago harro egongozela zure idazlana irakurtzean.

    ResponderEliminar