Nire bizi esperientzia: Andoni Hernández Sánchez
Duela
zortzi urte inguru, egun batean, Toki-Alai ikastetxeko 3.dbh ko mailan
geundela, hain gustuko genituen irteera
ohietako batera joan ginen. Irun hiriko Amaia zinema-aretora hain zuzen ere.
Egun horretan
“This Is England” pelikula ikusi genuen, asko gustatu zitzaidala gogoratzen
dut. Film honek nahiko grafikoa eta gogorra bezala oritzen dut, gainera bertan
agertzen ziren eszenak eta hainbat irudiek, unkitu egin nindutela esango nuke.
Orokorrean sentimen positibo bat jasotzen dut egun hori oroitzen dudan bakoitzean.
Pelikula
bukatzerakoan hasi zen dena. Saioa amaitzerakoan normaltasunez aretotik irten
ginen. Aretotik autobus geltokira bost bat minutuko ibilbidea dago eta bidean
gindoazela piska bat atzeratu eta haur guztien atzeko eta ezkerraldeko aldean
gelditu ginen. Ikastetxeko arauak ondo ezagutu arren, erretzeko irrika, gaztea
izatearen arduragabekeria eta harrokeriaz bultzatuz Gorka, Miren eta hirurak
zigarrotxo bat piztu genuen.
Erretzen
genuen bitartean, Miren mugikorra denda ikusi eta bidetik desbideratu ezin
arren galderaren bat egin behar zuelakoan, zigarroa pasa eta denda barrura
sartu zen. Ate ondoan itxaroteen geundela... irakaslea gure atzean agertu
zen! Honek bai galdera sorta egin ziguna:
-
Ze
ari zarete hemen!? Badakizue ilara jarraitu behar duzuela?
-
Hemen
ezin zarete egon!! Gainera zer daukazue hor eskuan?
-
Erretzen?
Erretzen zaudete? ..Ezin dut sinetsi..
-
Heman
zuen izenak mesedez.. Zuzendariarekin hitz egin beharko duzue.
Errudun
aurpegia ipini, izenak eman eta ikastetxerako buelta isil isilik egin genuen,
bagenekigu ondorio txarrak ekarriko zuela momentuan gertatutakoa. Gure izenak
jaso zituen irakasleak zuzenean zuzendariaren bulegora jutea agindu zigun.
Ikastetxeko
zuzendaria nahiko umore txarra izaten zuen, lehendabiziko itxura beldurgarria
zen, bere ahots indartsua eta haserre aurpegiak, ikastetxeko ikasleen
errespetua irabazten zuen. Momentu horretan beldurra edo egoera berriaren
aurrean ikusita, zaila egiten zen bulegoaren ateari jotzea eta pasatzeko
baimena eskatzea.
Behin
ausartu ginenean bere bulegora sartu baino lehen, banan banan deituko zigula
esan zigun. Lehendabizi Miren sartu zen, ni bigarren eta Gorka azkena izan zen.
Lehendabiziko kontaktu honetan zuzendaria nire jarrera nolakoa izan den aztertu
nahian hainbat galdera egin zizkidan, haien artean zentroko arauak ezagutzen
banituen, ea noren bururapena izan zen erretzeko ekintza hori, ea zenbatetan
erre dudan eta beste hainbat galdera, momentu honetan oroitzen ez ditudanak ere.
Hala eta guztiz banakako bilera hau bukatu baino lehen zuzendariak nire
jarrerak izango zituen ondoroiak azaldu zizkidan. Alde batetik, ikastetxetik
gurasoei idatzi bat bidaliko ziela izan zen. Bestetik, hiru banakako elkarrizketak bukatzerakoan, berriz elkartuko ginatekela,
oraingoa taldean, zuzendari eta hirurak, egun horretan izandako jarrerak zein ondorio eta zigor izango zituen erabakitzeko helburuarekin.
Berak
agindutako moduan elkartu ginen laurak bere bulegoan. Oraingo honetan gure
ekintzari zigor bat bilatzeko eskatu zigun, denbora aurrera egin hala erabaki
genuen hurrengo irteerara joateko baimenik ez izatea, izango zela zigor
egokiena. Zuzendariari erantzun egokia iruditu zitzaion eta berak gehitu zuen
aportazioa hurrengoa izan zen:
- Hurrengo
pelikula ikustera ezin izango zarete joan bale, baina egun horretako ordu horiek drogen
aurkako hiru mural osatzeko erabiliko duzuela kontuan izan.
Baietz
erantzun genion. Hilabete bat pasa zenean, jadanik zigorra erdi ahaztuta
geneukagunean, tutoreak ostiralean Amaia aretora joango ginela
aipatzerakoan ikaskide guztiek pozaz
leher eta denok zarataka hasi ziren. Momentu horretan gu hirurok elkar begiratu
eta hauek autobus bidera zihoazela bulegora jaitsi ginen. Bertan behar genuen
materiala banatu eta ikasgela batean gure kabuz lan egitea utzi ziguten.
Bi ordu eta erdi horien bitartean oso ondo
pasatu nuen gure muralak osatzen eta apaintzen. Egia esan lan politak garatu
genituen; mural bat tabakoaren kontra egiten zuen, beste batek alkoholaren aurka
eta hirugarrena ez dut oroitzen. Denbora agortu zenean, zuzendariari erakutsi
genizkion egindako muralak. Honek zeloa eman zigun eta ikastetxean zehar
itsasteko baimena eman zigun (kartelak gustatu zitzaizkiolakoan nago ni).
Egia
esan zuzendaria eduki zuen jarrera uste nuena baino asko egokiagoa izan zen. Lehendabiziko
itxura, kriston broka jasotzea zen, patio garaietan zigortua gelditzea, edo eta
arratsalde batean gelditzeko arriskuaz ere kontziente nintzen. Gure ekintzak
ekarraraziko zuen erantzuna askoz gogorragoa izango zelakoan, zuzendariak
egoerari irtenbidea bilatzeko estrategia asko gustatu zitzaidan. Alde batetik
guk gaizki egindako portaeraz hausnartzera bultzatu egin zigulako eta aldi
berean gure zigorra jaso genuelako. Beste aldetik, bizitzan bezala guk geu gure
jarreraren erantzuleak garela erakutsi zigun.
Bukatzeko,
zuzendari honek arazoa jorratzeko modua eta guri tratatzeko era, nire
etorkizunean oso baliagarria izan dela uste dut. Batez ere arazo baten aurrean
erantzuna emateko, alderdi guztiak kontuan izatea eta ondo pentsatzek beharra
ulertaraziz.
Oroitzapen polita Andoni. Niri asko irakatzi zidan zuzendari paregabe hori, eta ziur nago harro egongozela zure idazlana irakurtzean.
ResponderEliminar